Ergatibo: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary |
|||
161. lerroa:
Erlatibotze aukerak nahiko zabalak dira euskaraz, batez ere perpaus erlatibo jokatuetan. Izan ere, subjektuek, objektu zuzenek, zehar objektuek (edo bestela esanda, ergatiboek, absolutiboek, datiboek) eta, murriztapenak gora-behera, postposizio sintagmek, denek hartzen dute parte fenomeno sintaktiko honetan, ondoko adibideek erakusten dutenez:
[ _<sub>i</sub> Finala irabazi zuen]
Egun hauetan [komunikabideek _<sub>i</sub> eman dituzten] albisteak<sub>i</sub> lazgarriak izan dira denak.
[Bankuak dirua _<sub>i</sub> ukatu dion]
[Hori _<sub>i</sub> gertatu zen]
Nekezago lortzen dira horietako aukera batzuk partizipiozko perpaus erlatibo adberbialetan (-tako / -riko). Oyharçabalen (2003) hitzak hona ekarriz, “zenbait hiztuni zail zaie perpaus iragankorretan erlatibotutako ergatiboko izen sintagmak egoki batetik kanpo onartzea”. Horrela, ondoko bi adibideetan aita zigortu dutela eta sailkide txantxazalea zuzendari izendatu dutela ditugu irakurketa nagusiak (eta bakarrak?):
[Gogor _<sub>i</sub> _<sub>j</sub> zigortutako] aita / [_<sub>i</sub> _<sub>j</sub> Zuzendari proposatutako] sailkide txantxazalea.
|