Ekaitz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orriaren edukiaren ordez, «{{Argitzeko|fenomeno meteorologikoari|Ekaitz (argipena)}} nombre ekaitz viene del nombre comun de las ratas . Galardonado al premio goya de las ratas, ekait...» jarri da
Etiketak: Ordezkatuta blanking Ikusizko edizioa
t 212.55.25.241 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Tegel wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
1. lerroa:
{{Argitzeko|fenomeno meteorologikoari|Ekaitz (argipena)}}
{{Eguraldia}}
nombre ekaitz viene del nombre comun de las ratas . Galardonado al premio goya de las ratas, ekaitz es el txabal mas tonto de las ratas gordas de 2 patas,
'''Ekaitza''' [[behe presioko gune|behe-presio gune]] batek sorturiko indar handiko [[haize]]a da, harekin batera [[euri]]a, [[elur]]ra edo [[txingor]]ra duena. Ekaitzak [[lurraren atmosfera|eguratsean]] gertatzen diren indar handiko [[konbekzio]]ak dira, konbekziozko [[behe presioko gune|behe-presio guneak]] dira, beraz; eguratsaren perturbazio indar handikoak dira eta ez dute askorik irauten, behetik gorako hodei handietan eratzen dira, [[kumuluninbo]]etan, alegia; kumuluninboak hodei trinko ilunak dira, eta ur eta [[txingor|kazkabar]] zaparrada handiak, indar handiko [[haize]] boladak eta [[trumoi]]a eta [[tximista]] ekarri ohi dituzte.
 
Ekaitza nahiko gertaera sarria da eta munduko lurralde gehienetan gertatu ohi da; urtean zehar munduan 16 milioi ekaitz gertatzen direla kalkulatu da, eta orduoro bi mila inguru ekaitz eratzen dira, batez beste. Hala ere, gertalekuari dagokionez, gune batzuetan bereziki ugariak dira beste gune batzuen aldean; ekaitz gutxi izaten da, adibidez, 60 gradutik gorako latitudeetan, eta, aldiz, maizago gertatzen dira Ekuatore aldean. Era berean, gutxitan gertatzen da ekaitza itsaso hotzen gainean edo egurats egonkorreko guneetan, adibidez tropikoetatik lurburuetarako antizikloi guneetan.
 
Sinonimoak ''denborale, erauntsi, ekarraldi, eraso, jasa'' eta ''soberna'' ditugu.
 
=== Etimologia ===
[[Aitzineuskara]]z: ''*[[egun|egu]]-gaitz''<ref>[[Koldo Mitxelena]] (1976). ''Fonética histórica vasca''. [[Donostia]]: Gipuzkoako Aldundia.</ref> [[Koldo Mitxelena]]ren ikerketen arabera.
 
== Sorrera ==
[[Fitxategi:Rolling-thunder-cloud.jpg|320px|thumbnail|ezkerrera|Ekaitza sortzen [[Enschede]] hirian (Herbehereak)]]
 
{{wikitu|Artikuluaren zati|oharra=Barne loturak jarri behar dira hainbat hitzetan, euskal wikipedian hitz horien kontzeptua azaltzeko ditugun artikuluetara jo ahal izateko. Gainera, atal hau oso luzea da, azpiataletan zatitzea komeni litzateke.}}
 
Hainbat eragile dira kontuan hartu beharrekoak ekaitza sortzeko. Batetik, lurra berotzean eguratsean gertatzen den ezegonkortasuna; egunen eta urte sasoien arabera gehiago ala gutxiago berotzen da lurra, eta horrenbestez [[uda]]ko arratsalde beroetan gertatzen dira intentsitate handieneko ekaitzak. Beste eragile aipagarri bat aire masak [[mendilerro|mendikateen]] gainetik igarotzean sortzen den ezegonkortasuna da. Hirugarrena, berriz, haizeak prozesu termiko edo dinamikoen ondorioz izaten duen konbergentzia da. Eta azkenik, orobat du ekaitzen sorreran garrantzia aire masa batek fronte hotz baten aurrean gorantz egiteak, aire masa oso ezegonkorra denean batez ere; bero bolada baten ondoren frontze hotz bat eratzeak, adibidez.
 
Horiek dira, beraz, ekaitza sorrarazten duten arrazoiak, baina arrazoi horiez gainera beste baldintza batzuk ere behar dira ekaitza dakarten hodei kumuluninboen dorreak haz daitezen. Lehenik eta behin, eguratsaren egoerak ezegonkorra izan behar du, aire epel hezea behar da eguratsaren behealdeko geruzetan eta aire hotz trinkoa goialdean.
 
Bestetik, ur lurrun ugari ere behar da, eta baita haize bolada indartsuak ere, troposferaren gune gorenetan. Baldintza horiez gainera, badira beste bi ere: hodeiak altura handia hartu behar du, hoztu dadin, horrela (hau da -20° C eta -40° C arteko tenperaturan) lortuko baita gune glaziogenoak edo izotz guneak eratzea, eta, bestalde, haizeak norabidea eta lastertasuna aldatu behar ditu eguratsaren goiko geruzetan, behetik gorako konbekzio korrontea heda dadin.Ekaitzaren egitura zelula izeneko gune aktibo bat edo gehiagoz osatua da; gune aktibo horiek oso gutxi irauten dute, ordu erditik bi ordura bitarte, eta tarte horretan hiru aldi bereizten dira: kumulu aldia, heldutasuna, eta amaierako edo desagertze aldia.Kumulu aldia hasierako aldia da, kumulu dorrearen bilakaera gertatzen den aldia hain zuzen. Aldi honetan goranzko haize lasterrak gertatzen dira hodei guztian zehar, hodeiaren azpitik goi limiteraino, hodei barneko airea inguruneko airea baino epelagoa baita; hodei barneko korronteek segundoko hirutik bost metrotarako lastertasuna dute azpialdean, baina hodeian zenbat eta gorago igo, orduan eta lasterrago dabiltza, segundoko hamar bat metroko lastertasuna iritsi arte. Kondentsazioa gertatu ahala masa banako bakoitzak ematen duen bero latenteak eguratseko ezegonkortasuna areagotzen du, eta energia zinetiko handiagoa ematen die goranzko korronteei; horrenbestez, hodei barneko tenperatura inguruko airearena baino beroagoa denez, bere horretan irauten du eguratseko ezegonkortasun egoerak. Baldin eta airea behar bezain ezegonkorra bada, korronteak energia bereganatuko du etengabe, eta ekaitzaren zelula gero eta handiagoa eta aktiboagoa izango da. Zenbat eta handiagoa egin zelula, orduan eta ur gehiago edukiko du bere baitan. Goranzko mugimenduak tantatxoen tenperatura zero gradutik gora igotzen du, eta izotz kristal eta ur tanta bihurtzen da ur lurruna, nahiz eta ez den lurrera prezipitatzen, goranzko haize bolada indar handikoek beherantz erortzea eragozten baitio. Izotz eta ur tantak handitzen direnean radarrak detektatu egiten ditu; hori gertatzen denerako kilometro bateko edo biko diametroa izaten du hodeiak, eta izozte puntutik 600-900 bat metrotara egoten da;une horretatik heldutasuna iristen duen arte hamabost bat minutu igarotzen dira, eta tarte horretan hodeiak 8.000-9.000 metrotaraino egiten du gora.Heldutasun aldia ur eta izotz tantak prezipitatzen hasten direnean hasten da, eta orduantxe izaten dira ekaitzaren jarduera bortitzenak eta turbulentzia handienak.
 
Aurreko aldian hasi bada ere handitzen, hodeia gero eta gehiago handitzen da orain, gero eta eremu handiagoa hartzen duela behetik gora, eta segundoko hogeita hamar metro baino korronte bizkorragoak eratzen dira geruza garaienetan; hodeiaren goialdean kolore zuriko kumuluninbo distiratsu ikusgarriak eratzen dira, eta azpia, berriz, berun kolorekoa izaten du hodeiak. Goranzko korronteek daramaten ur lurruna bereganatu ahala, handitu egiten dira izotz zatikiak eta ur tantak, kumulu aldian suspentsioan eusten zien indarrak baino pisu handiagoa hartzen dute, eta horrenbestez euri edo kazkabar gisa prezipitatzen dira. Prezipitazioarekin batera trumoiak eta tximistak izaten dira, eta, horrez gainera, izotz aleek eta ur tantek beheranzko haize boladak sortzen dituzte, erori ahala. Beheranzko korronte horiek ur jasa handiak eta haize bolada indartsuak ekartzen dituzte, tenperatura ere hozten dute (bost gradu zentigradutik gora), eta presioa handitzen dute, haize hotzak beroak baino dentsitate handiagoa duenez.
[[Fitxategi:Aivazovsky,_Ivan_-_The_Ninth_Wave.jpg|thumb|285px|''Bederatzigarren [[uhin]]a'' [[Ivan Aivazovski]]ren margoa 1850 urtekoa.]]
 
Ekaitzaren zelulak aldi honetan iristen ditu gehieneko zabalera –zortzi kilometro inguruko diametroa– eta altura gorena, hamar-hamabi kilometro (tarteka 18-20 kilometro ere izaten ditu tropiko aldeko tropopausan); garaiera horretan sortzen den indar handiko haizeak hodeiaren goialdea itxuraldatzen du, itxura zapala ematen dio, ingude itxura alegia, kumuluninboaren ezaugarri berezia dena; ingude horrek izotz eta elurrez osaturiko zirroak ditu, eta zenbait kilometroko tartea hartzen du haize laster nagusiaren norabide berean.Desagertze aldia beheranzko korronteek goranzkoek baino indar handiagoa dutenean gertatzen da. Ekaitza eragiten duen haize laster epel hezea eten egiten da aldi honetan. Zelulak hezetasuna galdu ahala, gutxitu egiten da bero latentea askatzean eratzen den energia, eta horrela hasten da ekaitza desagertzen; goranzko mugimenduak desagertu egiten dira, eta goitik beherako korronte ahulagoak agertzen dira haien ordez; hodei kumuluninboa desagertu egiten da horrenbestez eta goiko geruzetan ez dira gelditzen altokumuluak eta ingudea osatzen zuten zirroak baizik.
 
Ekaitza hasi bezain bizkor desagertzen da beraz; ordubete edo bi orduren buruan desagertzen da, bitarte horretan hamabost-hogei kilometroko bidea egin ondoren.Denbora tarte eta ibilbide horretan iristen du heldutasuna ekaitzak –ur edo kazkabar uholdeak botatzen ditu– eta desagertu egiten da ondoren; zerua oskarbi gelditzen da, eta trumoia eta tximista ere pixkana-pixkana amaitzen dira. Orain arte egindako kalkuluen arabera, goranzko korronteen ondorioz kondentsatzen den ur lurrunaren %20 baizik ez da iristen berriro prezipitazio moduan lurreraino; gainerako ur guztia berriz lurruntzen da beherantz jaistean, edo hodei eran gelditzen da eguratsean; nolanahi ere, zelula arrunt batek hodei sisteman laurehun mila tona ur jartzen ditu gutxi gorabehera zirkulazioan 64 kilometro koadroko eremu batean 6 milimetro euri botatzeko.
 
Ekaitzak dakarren prezipitazioa kazkabar moduan jausten da askotan, baina isurkari bihurtzen da oro har lurrera erori aurretik, eta ez da beraz kazkabarrak ekar ditzakeen ondorio kaltegarririk izaten. Kazkabarra ura izozte puntuan gora eta behera ibiltzearen ondorioz eratzen da; horrenbestez, zenbat eta indar handiagoa izan behetik gorako haize korronteek, orduan eta gorago igoko da hodeia, eta orduan eta handiagoak kazkabar aleak, eta orduan eta aukera gehiago izango dituzte orobat lurreraino erortzeko. Horixe gertatzen da hain zuzen ekaitzak oso gogorrak direnean.
 
== Trumoiak eta tximista ==
[[Fitxategi:Lightning3.jpg|thumb|320px|[[Tximista]]k]]
{{sakontzeko|Trumoi|tximista}}
 
[[Trumoi]]ak eta [[tximista]]k dira ekaitzen ezaugarri aipagarrienak, hasieran esan den bezala. Bi gertaera horiek hodeiaren barneko turbulentzia indartsuen ondorioz sortzen dira. Aire korronteak bizkor gorarazten dituzten eragileak alde batera utzirik, tenperatura beroak eta uraren [[kondentsazio]]ak areagotu egiten du goratze hori, eta behetik gorako indar handiko mugimenduak izaten dira aire masaren baitan. Hodeiaren barnean izaten diren prozesuek ioi trukea gerarazten dute, [[izotz kristal]]ak agertzeak batez ere.
 
[[Izotz]]ak karga negatiboak hartzen ditu, eta ura, berriz, karga positiboz kargatuta gelditzen da. Goranzko korronteen ondorioz ura hodeiaren goialdera iristen da, karga negatiboa hodeiaren behealdean gelditzen da beraz, eta karga positiboak goian pilatzen dira. [[Potentzial]]ak zentimetroko 3000 [[volt]]erainoko aldea ere izan dezake hodeiaren behealdearen eta goialdearen eta lurraren artean –goialdeak eta lurrak karga positiboa baitute–, eta potentzialaren arteko alde horri esker karga trukea izaten da. Era berean, truke horiek hodei beraren bi guneren artekoak, hodei baten eta lurraren artekoak, eta are bi hodeiren artekoak ere izan daitezke, baldin eta bataren eta bestearen potentzialaren artean [[txinpart]]a eragiteko adinako aldea badago. [[Kondentsadore]] erraldoi horren deskarga euriaren bidez –zatiki kargadunak garraiatzen baititu urak– edo deskarga elektriko baten bidez izan daiteke, goranzko korronteen indarraren eraginez euririk ezin duenean egin.
 
Deskarga hodeiaren azpiaren eta lurraren (oro har karga positiboa izaten du) artean gertatzen bada, ''tximista'' esaten zaio, eta bi aldi ditu, gutxienez: hodeiaren karga negatiboak lurrera eramatea, batetik, ibilbide gorabeheratsu batetik eta bide nagusi batetik ateratzen diren adarretan zehar; eta itzulerako deskarga, bestetik, lurreko karga positiboak hodeira berehala eramaten dituena. Tximista ikusi ondoren entzuten den hotsari ''trumoi'' esaten zaio; [[soinu|hots]] hori segundoko 340 metroko lastertasunean mugitzen da, eta gutxitan entzuten da 22 kilometrotik gorako distantzian.
 
== Motak ==
 
* [[Elur-ekaitz]]a: Euriaren ordez elurrarekin etorritakoa da, eta [[bisuts]]a mota honen aldaera bortitzagoa da. [[Izotz-ekaitz]]a beste aldaera antzekoa da.
* [[Enbata]] edo galerna: Itsasoan agertzen den ekaitza da.
* [[Trumoi-ekaitz]]a: Osagai elektrikoekin datorrena da.
* [[Tornado]] edo haizete indartsua eta honen aldaera den [[traganarru]]a.
* [[Zikloi tropikal]]a edo haizerauntsia.
* [[Zikloi estratropikal]]a.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
{{lur}}
 
== Ikus, gainera ==
 
* [[Behe presioko gune|Behe-presio gune]]
* [[Europako haize ekaitz]]
 
== Kanpo loturak ==
* {{eu}}[http://www1.euskadi.net/cgi-bin_m32/sinonimoak.exe Sinonimoen hiztegia]
 
{{commonskat}}
{{wikiztegia}}
 
[[Kategoria:Meteorologia]]