Hernando Pizarro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Hernando Pizarro Vargas''' ([[Trujillo]], [[1504]] - ''[[Ibidem|ib.]]'', [[1578]]) [[espainiar]] konkistatzailea izan zen. [[Gonzalo Pizarro Rodríguez de Aguilar|Gonzalo Pizarro ''Luzea''ren]] semea. [[Italiar Gerrak|Italian]] eta [[Nafarroako konkista|Nafarroan]] borrokatu zen, aita bezala. 1530ean, bere anaia [[Francisco Pizarro|Franciscok]] [[Peru]]ra eraman zuen anaia, [[Gonzalo Pizarro|Gonzalorekin]] eta [[Juan Pizarro|Juanekin]] batera. Pizarro anaiek [[Atahualpa]] buruzagia hil eta haren altxor handiaz jabetu ondoren, Hernando Espainiara itzuli zen, Erregeari aberastasun hartatik zegokion [[Quinto (zerga)|bostena]] ematera. Atzera Perura itzuli zenean, [[CuzcoCusco]] gobernatzeko kargua eman zioten, Juan eta Gonzalo anaiekin batera. [[Diego de Almagro|Almagroren]] etsai amorratua izan zen, eta hainbat liskarren ondorioz, Pizarro anaien eta Almagroren arteko gerra sortu zen, 1538an. [[Salinasko gudua]]ren ondoren, Almagro preso hartu eta hil zuten, Hernandoren aginduz. 1539an, Espainiara itzuli zen, eta [[Indietako kontseilua]]ren aginduz, preso egin zuten Almagro hiltzeagatik. [[La Motako gaztelua|Motako gazteluan]] gatibu egon zen, 1560. urtea arte. Askatasuna eskuratu zuenean, Trujillora joan zen, eta han hil zen.
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}