Francisco Pizarro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+biografia infotaula automatikoa
10. lerroa:
[[1502]]an [[Nicolas Ovando]], [[Hispaniola]]ko gobernari berriaren Ameriketarako espedizioan itsasoratu zen. [[1510]]ean, [[Erdialdeko Amerika]] eta [[Kolonbia]] esploratu zituen [[Alonso Ojeda]]ren espedizioan parte hartu zuen. [[1513]]an, berriz, [[Vasco Núñez de Balboa]]rekin zen hark [[Ozeano Barea]] aurkitu zuenean; aurkikuntza horrek eta han herri aberats bat zelako berriek lurralde horiek konkistatzeko guraria sortu zioten Pizarrori.
 
[[1524]]an, [[Panama]]n, bat egin zuen [[Diego de Almagro]] konkistatzailearekin eta [[Hernando de Luque]] apaizarekin Hego Ameriketako lurraldeak konkistatzeko. Oso bidaia neketsua izan zen, eta lau aldiz itzuli behar izan zuen Almagrok Panamara hornidura eta gizon gehiagoren bila; azken itzul-bidaian Panamako gobernariak uko egin zion eskaerari. Berria jaso zutenean, Pizarrok marra bat marraztu zuen ezpataz [[harea]]n: hegoaldeko konkistan jarraitu nahi zutenek marra igaro besterik ez zuten egin behar. Marra gainditu zuten Hamairu Ospetsuek hegoalderantz jo zuten, eta [[Inka Inperioa|Inka Inperioko]] lehen aztarnak aurkitu zituzten. [[1528]]an Panamara itzuli zen Pizarro, eta handik Espainiara jo zuen [[Karlos Habsburgokoa|Karlos V.a]] enperadorearengandik [[Inka Inperioko konkista|konkista]] gauzatzeko behar zituen tituluak eta baldintzak eskuratzera. [[1529]]ko Toledoko hitzarmenean, Inka Inperioa konkistatzeko baimena ez ezik, espedizioaren buruzagitza, gobernadore titulua eta beste hainbat sari jaso zituen Pizarrok; horrek, ordea, arazoak sortu zizkion bere espedizio kideekin<ref name="cat"></ref>.
 
[[1530]]eko urtarrilaren 18an Sevillako portutik abiatu zen, Hernando, Juan eta Gonzalo anaiekin batera. [[1531]]n Inken lurraldera iritsi zen. Une hartan, [[Atahualpa]] erregea eta haren anaia [[Huascar]] gerran zeuden. Pizarrok, amarruz, inken buruzagia atxilotu zuen [[1532]]an. Urre eta zilarrezko bahisari itzela kobratu zuen arren, 1534an Atahualpa hilarazi zuen<ref name="cat"></ref>. Ondoren, Huascarren aldeko nobleekin elkarturik, Peru ia erresistentziarik gabe konkistatu zuen. [[1534]]an [[Cusco]], [[Inka Inperioa|Inka Inperioko]] hiriburua, hartu, eta Juan anaia hango erregidore izendatu zuen. [[1535]]ean ''Ciudad de los Reyes'' (gaur egungo [[Lima]]) sortu zuen.