Rubem Fonseca: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t bizialdia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Rubem Fonseca''' ([[Juiz de Fora]], [[Minas Gerais]], [[1925]]eko [[maiatzaren 11]]) brasildar [[kronika (argipena)|kronikaria]] eta [[eleberri]]gilea da. Brasilgo hiri-[[neorrealismo]]aren idazle nagusietako bat da.
 
== Biografia ==
[[Zuzenbide]]-ikasketak egin zituen [[Rio de Janeiro]]ko Unibertsitatean (1948), eta administrazio-ikasketak, [[New York]] eta [[Boston]]goetan. 1963an plazaratu zuen lehenengo literatura-lana, kontakizun-bilduma bat: ''Os Prisioneiros''. Handik bi urtera, Pen Club saria irabazi zuen ''A Coleira do Cão'' ipuin-bildumagatik. Garai hartako beste lan aipagarriak ''El cobrador'' (1970), ''O Homem de Fevereiro ou Março'' (1973) eta ''Feliz año nuevo'' (1975) dira. Garai hartan, eleberriez gainera, [[zinema-gidoi]]ak ere idatzi zituen: ''Relatório de um Homem Casado'' (1973) eta ''A Extorsão'' (1975), adibidez.
 
Fonsecaren eleberriek Estatu Batuetako [[polizia-eleberri]]en eragin nabarmena dute. Horien bidez, hirietako gizarte materialista, [[teknokrazia|teknokrata]], garatu gabe eta bortitzeko pertsonaiak erretratatzen eta [[parodia]]tzen ditu: ''O Caso Morel'' (1973), ''A Grande Arte'' (1983), ''Bufo & Spallanzani'' (1985). ''Agosto'' (1990), berriz, eleberriaren eta kronika politikoaren artean sailka daiteke: Brasilgo lehendakari [[Getúlio Vargas]]ek bere buruaz beste egin aurreko gertaerak kontatzen ditu.
 
Beste eleberri batzuk: ''Do Meio do Mundo Prostituto Só Amores Guardei ao Meu Charuto'' (1997), ''O doente Molière '' (2000), ''Mandrake: A Bíblia e a Bengala'' (2005) eta ''O Seminarista'' (2010). [[Ipuin]] laburrak ere idatzi ditu, hala nola ''Feliz Ano Novo'' (1975), ''Contos Reunidos'' (1994), ''Histórias de Amor'' (1997), ''Secreções, Excreções e Desatinos'' (2001) eta ''Ela e Outras Mulheres'' (2006).