Royal Air Force: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
«Ensign_of_the_Royal_Air_Force.svg» fitxategiaren ordez «Air_Force_Ensign_of_the_United_Kingdom.svg» jarri da (eragilea: CommonsDelinker; arrazoia: File renamed: #4 Standardise a set of images.).
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
42. lerroa:
=== Eraketa eta historia goiztiarra (1918-1939) ===
 
RAF 1918ko apirilaren 1ean sortu zen Aireko Errege Gorputzaren eta Itsasoko Aireko Errege Zerbitzuaren fusioarekin. Aireko Errege Gorputza Errege Ingeniarien dibisio bat zen, Britainiar Armadaren kontrolpean. Bi unitateak fusionatzeko eta indar armatu independente bat sortzeko erabakia Lehen Mundu Gerrako gertaerei aurre egiteko erantzuna izan zen. Gerra hartan aire bidezko boterea erabakigarria zela erakutsi zuen lehen aldiz. Aireko Errege Indar sortu berria boteretsuena izan zen bere garaian, 20.000 aireontzi zituen, eta gerra arteko garaia nahiko baketsua izan zen RAFentzat, Britainiar Inperioan garrantzi gutxiko ekintzetan parte hartuz.
[[Fitxategi:Spitfire mk2a p7350 arp.jpg|thumb|leftezkerrera|[[Supermarine Spitfire|Spitfire]] hegazkinaren forma adierazgarria. [[Britainiako Gudua]]n parte-hartze garrantzitsua izan zuten Spitfire motako hegazkinek.]]
RAFek Afganistanen eman zuen zerbitzua, non lehenengo aldiz egin zen hiritarren ebakuazioa 1928an. 1936 urtean, RAF agintaritzaren berrantolaketaren ondorioz, Borroka Agintaritza (''Fighter Command''), Bonbardaketa Agintaritza (''Bomber Command'') eta Kostaldeko Agintaritza (''Coastal Command'') sortu ziren. Itsasoko Aireko sekzioa RAFetik banandu eta Flotaren Aireko Arma (''Fleet Air Arm'') deitzera igaro zen, Errege Armadaren menpe.
 
=== Bigarren Mundu Gerra (1939-1945) ===
 
RAFek hazkunde azkarra izan zuen Alemania Naziaren aurkako gerrak eztanda egin zuenean 1939an. Honela, Britainia Handiaren aireko tripulazioak Nazio Mankomunitatean (Commonwealth-ean alegia) entrenatu ziren Commonwealth-aren Aireko Entrenamendu Planean zehar eta eskuadroi osoak, hala nola hamarna mila soldadu bidali ziren komisio zerbitzua betetzera Commonwealth-eko beste herrialdetako airezko indar armatuetan. Soldadu hauekin beste hainbat soldaduk bat egin zuten, horietako asko Europar kontinentean naziek okupaturiko herrialdetatik ihes egin zutenak.
 
RAF existitzearen arrazoia definitu zuen uneetariko bat Ingalaterrako Batailan eman zen. 1940ko udan, RAFek Luftwafferen erasoaldiak egotzi zituen, agian inoizko aireko kanpaina luze eta korapilatsuena izan zen hartan. Lorpen horrek nabariki atzeratu zituen alemaniarren planak Ingalaterra inbaditzeko (Itsas Lehoi Operazioa) eta Bigarren Mundu Gerraren bilakaera eraldatzea posible egin zuen; ingelesen ahalegin militarra -''Ardatza''ren potentzien aurka- jarrai zedin posible egin zuen, Sobietar Batasunak eta Estatu Batuak gerran parte hartzea erabaki zuten arte, orduan indar-oreka Aliatuen alde hautsi baitzen.
 
RAFen esfortzu handiena gerran zehar Alemaniaren aurkako bonbardaketa estrategikoaren kanpaina izan zen. 1942ko maiatzak 31tik aurrera, RAFen Bonbardaketa Agintaritza eskala handiko gau-erasoaldiak zuzentzeko gai izan zen. 1000 hegazkin arte ere inplikatu zituen, zeinetatik asko lau motorretako bonbaketari astun berriak ziren. Gerraren azken hilabeteetan zehar, Alemaniako hirien aurkako erasoen etikaren inguruan eztabaida handia dago; adibideetako bat Dresdeko Bonbardaketa dugu.
93. lerroa:
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}
* [http://www.raf.mod.uk/ RAF Webgune ofiziala]
** [http://www.raf.mod.uk/history RAF Historia]
** [http://www.raf.mod.uk/links.cfm RAF Estekak]