Rosalía de Castro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
10. lerroa:
Ama biologikoa María Teresa de la Cruz Castro y Abadía zuen, gainbehera egindako baliabide ekonomiko gutxiko kapare ezkongabea; aita biologikoa, berriz, José Martínez Viojo apaiza. Alabaina, jaio eta ordu gutxira bataiatu zuten, María Rosalía Rita izenez, eta jaiotza-agirian gurasoak ezezagunak zirela idatzi zuten. Bataioan, amabitxia amaren zerbitzari leial María Francisca Martínez izan zen, eta lehen une hartan bera egin zen haurraren kargu.<ref name="Villagrasa">{{Cita libro |autor=Villagrasa, Enrique |capítulo=Breve acercamiento a los condicionamientos de la vida y obra de Rosalía de Castro |año=1986 |título=Actas do Congreso Internacional de Estudios sobre Rosalía de Castro e o seu tempo |volumen=Volumen 1 |editorial=Consello da Cultura Galega, Universidade de Santiago de Compostela |isbn=84-7191-400-X |página=81 |url=https://books.google.com.ar/books?id=HqyQLd1nxO8C&pg=PA81 |fechaacceso=20 de febrero de 2017}}</ref>
 
Zortzi urte bete arte, Rosalía de Castro aitaren aldeko izeba Teresa Martínez Viojoren zaintzapean egon zen, eta A Coruñako Castro de Ortoño herrixkan bizi izan zen. Han ezagutu zituen Galiziako hizkuntza, ohiturak eta sinesmenak, bai eta ''Cantaren gallegos'' obran hainbesteko eragina izan zuten kantigak ere.
 
1950 inguruan Santiago de Compostelara joan zen, ama bilogikoarekin batera bizitzera. Izan ere, denborarekin, amak alaba legitimotzat aitortu ahal izan zuen Rosalía, baita paper ofizialetan ere –nahiz eta batzuetan alaba legitimotzat agertu eta beste batzuetan ez–, eta beraren lehen abizena eman zion, de Castro.
 
Dena den, Santiago de Compostelara elkarrekin joan aurretik ere Rosalía amarekin bizi izana zen, Padrón herrian. Garai hartan, marrazketaren eta musikaren oinarriak ikasi zituen, garai hartako andereñoengan ohikoa zen legez, eta kultura-ekitaldietan parte hartzen hasi zen, Santiago de Compostelako intelektual gazteekin batera.
26. lerroa:
Rosalía de Castro 1885eko uztailaren 15ean hil zen, 48 urterekin, umetokiko [[minbizi]]ak jota.<ref name="Villagrasa2">{{Cita libro|autor=Villagrasa, Enrique|capítulo=Breve acercamiento a los condicionamientos de la vida y obra de Rosalía de Castro|año=1986|título=Actas do Congreso Internacional de Estudios sobre Rosalía de Castro e o seu tempo|volumen=Volumen 1|editorial=Consello da Cultura Galega, Universidade de Santiago de Compostela|isbn=84-7191-400-X|página=81|url=https://books.google.com.ar/books?id=HqyQLd1nxO8C&pg=PA81|fechaacceso=20 de febrero de 2017}}</ref> Hasiera batean, Iria Flaviako Adina hilerrian lurperatu zuten. 1891ko maiatzaren 15ean, baina, hilobitik atera eta Santiago de Compostelara eraman zuten; Jesús Landeira eskultoreak berariaz eraikitako mausoleoan hilobiratu zuten, Santo Domingo de Bonaval Komentuko Visitación kaperan, gaur eguneko Galego Gailenen Panteoian.
 
Hil aurretik, ordura arte argitaratu gabeko lan guztiak erretzeko eskatu zien seme-alabei. Alabaina, azken horiek ez zuten amaren esana bete, eta Rosalía de Castroren obrak guregana arteko bidea egin ahal izan du.
 
== Literatura-ibilbidea ==
Hamabost urterekin, gerorako obran eragin handia edukiko zuen krisi larri bat izan zuen. [[1857]]an, bere lehen poema liburua eman zuen argitara, ''La Flor'' ("Lorea").
 
[[1859]]. urtean, ''La hija del mar'' ("Itsasoaren alaba") eleberria idatzi zuen, emakumearen bizimoduaren jasotzen duena. [[1863]]an, berriz, ama hil ondoren hari opatutako ''A miña mai'' eta [[Gaztela]]rekiko erdeinua darien ''Cantares galegos'' ("Galiziar kantuak") poema-liburuak ondu zituen. Kontakizunak eman zituen ondoren, ''Ruinas'' ([[1866]]) eta ''El caballero de las botas azules'' ("Bota urdineko zalduna", [[1867]]). Aurrerago, [[1870]]-[[1871]] bitartean Valladolideko [[Simancas]] hirian idatzi poemak [[1880]]an argitaratutako ''Follas Novas'' ("Hosto berriak") liburuan bildu zituen.
 
[[1885]]ean, ''En las orillas del Sar'' ("Sar ibaiaren ertzean") olerki sorta eman zuen [[gaztelania]]z, bere baitara bilduriko idazlearen gogoeta liriko eta erlijiozkoak biltzen dituena.
38. lerroa:
 
=== Testuingurua ===
XIX. mendean ez zen erraza galegoz idaztea, galizierak ez baitzeukan batere izen onik. Idatzizko tradizioa galdua zen harrezkero, eta hizkuntzarekiko erdeinuzko eta axolagabetasunezko sentimenduak gainditu eta hutsetik hasi beharra zegoen. Ez ziren asko lan horri lotzen zitzaionak, gizartean omena galtzea baitzekarren berekin; izan ere, gaztelania zen kultura-hizkuntza, bai eta gutxiengoen klase menderatzaileak babestutako hizkuntza ere.
 
''Cantares Gallegos'' obra galizieraz idaztean, Rosalía de Castrok prestigioa eman zion hizkuntzari, eta kulturaren eremuan hura berpizten lagundu zuen, Pontevedrako Xoán Manuel Pintos idazle eta lexikografoak ''A Gaita Galega'' (1853) lanarekin hasitako bideari jarraikiz. ''Cantaren Gallegos'' abesti kolektibo bat da, maila artistiko onekoa; komunitate galegoaren hizkuntzaren eta tradizioaren ispilu izanik, duintasuna ekarri zien galiziarrei.<ref>''Actas do Congreso internacional de estudios sobre Rosalía de Castro e o seu tempo'', pp. 7-8.</ref><ref name="p248bachillerato">Lingua e literatura (2004), p. 248.</ref>
77. lerroa:
== Kanpo loturak ==
{{Commonskat}}
* [http://susa-literatura.eus/liburuak/mkai23 Munduko Poesia Kaierak: Rosalía de Castro] (bildumaren zuzendari [[Beñat Sarasola|Beñat Sarasolaren]]ren hitzaurrearekin)
 
* [http://rosalia.gal/ Fundación Rosalía de Castro] {{Gl}}.
* [http://academia.gal/figuras-homenaxeadas/-/journal_content/56_INSTANCE_8klA/10157/23374 RAG. ''Figuras homenaxeadas''] {{Gl}}.
* [http://www.culturagalega.org/album/detalle.php?id=16&autor=Rosal%EDa%20de%20Castro ''Álbum de mulleres''] ''Consello da Cultura Galega'' {{Gl}}.
* [http://bvg.udc.es/ficha_autor.jsp?id=RosCastr&alias=Rosal%EDa+de+Castro&solapa=obras ''Biblioteca Virtual Galega''] {{Gl}}.
* [http://www.cervantesvirtual.com/portales/rosalia_de_castro_ga/ ''Biblioteca Virtual Miguel de Cervantes''] {{Gl}}.
* [http://bdh.bne.es/bnesearch/Search.do?text=&field1val=%22Castro%2c+Rosal%C3%ADa+de%22&field1Op=AND&numfields=1&exact=on&advanced=true&field1=autor&language=esEn ''Biblioteca Digital Hispánica''] ''Biblioteca Nacional de España'' {{Es}}.
 
{{Día das Letras Galegas}}
 
{{bizialdia|1837ko|1885eko|Castro, Rosalia de}}
 
[[Kategoria:Erromantizismoko idazleak]]
[[Kategoria:Gaztelaniazko idazleak]]