Roger Schutz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t +biografia infotaula automatikoa, +bizialdia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Roger-Louis Schutz-Marsauche''', '''Frère Roger''' edo '''anaia Roger''' izenez ezaguna, ([[Provence]], [[Suitza]], [[1915]]eko [[maiatzaren 12]]a – [[Taizé (Saône-et-Loire)|Taizé]], [[Frantzia]], [[2005]]eko [[abuztuaren 16]]a) frantses teologoa izan zen, [[Taizé kristau-komunitatea|Taizé kristau-komunitate]] protestantearen sortzailea.
 
== Biografia ==
1915eko maiatzaren 12an jaio zen Proventzan, erlijio protestanteko familia batean. 1937 eta 1940 bitartean, [[Lausana]]n eta [[Estrasburgo]]n, teologia protestantea ikasi zuen.
 
1940ko abuztuaren 20an, armada frantsesaren porrotaren ondoren, armada alemanak Frantziako zati bat hartu ondoren, Taizén ([[Borgoina]]) jarri zen bizitzen, eta han bizi izan zen hil bitartean, [[Bigarren Mundu Gerra]]ko bi urteko etenarekin: Suitzan hartu zuen babes [[Gestapo]]ren beldur, haren etxean juduak eta Frantziaren okupazio alemanaren aurkariak ezkutatzeagatik. 1944an, Borgoinaren askapenaren ondoren, Taizéra itzuli zen hiru kiderekin, eta gerrako umezurtzen ardura hartu zuen; baina, gainera, gerrako presoen ardura ere hartu zuen, eta horrek mesfidantza sortu zuen auzokoengan. 1949an, talde horretako zazpi gizonek (haien artean anaia Roger, priore gisa) zelibatuan eta pobrezian bizitzeko konpromisoa hartu zuten.
 
Gaur egun, ehun anaia baino gehiagok osatzen dute komunitatea. Ortodoxo, protestante eta katolikoak dira, hogeita bost herrialdetatik etorriak. Euren lanetik bizi dira (eltzegintza, erlijio-liburuen argitalpena), eta ez dute dohaintzarik onartzen.
Anaia Rogerren kezka handienetarikoa kristauen adiskidetzea izan zen.
 
Anaia Roger 2005eko abuztuaren 16an hil zen, Taizèko [[Adiskidetzearen eliza]]n, arratsaldeko otoitzean, emakume errumaniar batek (antza denez, gaixo mentala zen) sastakaia sartuta.
49. lerroa:
 
{{bizialdia|1915eko|2005eko|Schutz, Roger}}
 
[[Kategoria:Teologo protestanteak]]
[[Kategoria:Suitzako teologoak]]