Roberto Carlos (futbolaria): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''Roberto Carlos da Silva Rocha''' ([[Garça]], [[São Paulo estatua]], [[1973]]ko [[apirilaren 10]]a) [[brasil]]dar [[futbol]]ari ohia eta futbol entrenatzailea da.
 
== Biografia ==
Langile-familia batean sortu zen, eta bera ere hamalau urterekin hasi zen lanean, egur-lantegi batean. Beste lanbide batzuetan jardun zuen ondoren, harik eta São João de Arraras taldean hasi zen arte. Talde hartatik, [[Palmeiras]]era aldatu zen, eta hiru denboraldiz jokatu zuen talde hartan: bi Liga Paulista (1993 eta 1994), 1993ko Txapelketa Nazionala eta urte hartako Rio-São Paulo Lehiaketa irabazi zituen, talde hartan aritu zen garaian.
 
1995ean lortu zuen karrerako arrakasta handienetako bat, [[AC Milan]]ek fitxatu baitzuen. Ordurako, bazituen zenbait ezaugarri aipagarri, adibidez, zangoetan gihar-masa gehieneko brasildar jokalaria izatea edo baloiari indar gehienez jotzen ziona izatea. Milanen denboraldi batez jokatu eta gero, [[Real Madril]]ek fitxatu zuen. Talde horrekin, Espainiako Liga irabazi zuen 1997an, eta UEFA [[UEFAko Txapeldunen Liga|Champions League]] 1998an, 2000n eta 2002an.
 
Nazioarteko kirolari dagokionez, gazte-mailako munduko txapeldunordea izan zen 1991n, Copa América txapelketako bigarren gelditu zen 1954an, eta brontzezko domina irabazi zuen [[1996ko Udako Olinpiar Jokoak|1996ko Olinpiar Jokoetan]]. 1997 eta 1999an [[Copa América]] irabazi zuen, eta 2002an nazioarteko arrakasta handiena lortu zuen, bere taldearekin [[2002ko Munduko Futbol Txapelketa|Munduko Futbol Txapelketa]] irabazi baitzuen.
14. lerroa:
{{commonskat}}
{{bizialdia|1973ko||Roberto Carlos}}
 
[[Kategoria:Brasilgo futbolariak]]
[[Kategoria:Real Madrideko futbolariak]]