«Robert Indiana»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
(+biografia infotaula automatikoa +beste)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Robert Indiana''' ('''Robert Clark''' izenarekin jaioa, New Castle, [[Indiana]], [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]], [[1928]]ko [[irailaren 13]]a) [[Pop Artea|Pop Art]] mugimenduari loturiko artista estatubatuarra da.
 
== Biografia ==
Indianapolisko Herron School of Art eta Uticako ([[New York]]) Munson-Williams-Proctor Institute-n ekin zion [[arte]]a ikasteari, [[1945]] eta [[1948]] artean. [[1949]]tik [[1953]]ra [[Chicago]]ko School of the Art and Sculpture eta [[Maine]]ko Skohwgan School of Painting and Sculpture-n jardun zuen. 1953an [[Erresuma Batua|Erresuma Batura]] joan zen, [[Edinburgh]]eko College of Art eta [[Londres]]ko unibertsitatean ikastera <ref> [http://www.spaightwoodgalleries.com/Pages/Indiana.html Robert Indianaren biografia], Spaightwood Galleries {{en}}</ref>.
 
Ikasketak amaitzerakoan New Yorkera joan zen bizitzera. Bertan [[Richard Smith]], [[Ellsworth Kelly]] eta [[Jack Youngerman]] pintoreekin harremana izan zuen. Bere lehen lanak trafiko seinaleetan, joko-makinetan eta merkataritza [[logotipo]] zaharretan oinarritu ziren <ref> [http://www.spaightwoodgalleries.com/Pages/Indiana.html Ibidem] {{en}}</ref>.
 
[[1960ko hamarkada]] hasieran ''assemblage'' delakoak egin zituen<ref> [http://www.masdearte.com/item_movimientos.cfm?noticiaid=3400 Assemblage,] Másdearte.com {{es}}</ref>, eskultura mota bat. Aldi berean, estilo hotza eta koloreanitza erabiltzen hasi zen, letrak, zenbakiak edota hitz motzak erabiliz. Esaterako, ''EAT'', ''HUG'' eta ''LOVE''; eta simetria nahiz elementu kromatikoekin jolasten zuen.
 
Arte plastikoan garatutako bideaz gain, Indiana [[1964]]an [[Andy Warhol]]en ''Eat'' filman agertu zen. Halaber, [[1976]]an ''Santa Fe Opera''ko eskenografia eta jantziak diseinatu zituen.
 
=== ''LOVE'' irudidun obrak ===
[[Fitxategi:Lovestamp.png|260px|thumbnailthumb|eskuinera|1973ko LOVE zigilua]]
 
Amerikako Estatu Batuetan:
* LOVE Park, [[Filadelfia]].
* [[New Orleans]]eko arte museoa.
* Middlebury College-ko campusa, [[Vermont]].
* [[Pennsylvania|Pensilvaniako]] Unibertsitatea, [[Filadelfia]].
* Brigham Young University-ko arte museoa, [[Utah]].
Estatu Batuetatik at:
* [[Jesusen Bihotzaren plaza (Bilbo)|Jesusen Bihotzaren plaza]], [[Bilbo]], [[Euskal Herria]].
* [[Taipei 101]], [[Taipei]], [[Taiwan]].
* Shinjuku distritua, [[Tokio]], [[Japonia]].
* Orchard Road, [[Singapur]].
 
{{erreferentzia zerrenda}}
{{Bizialdia|1928ko||Indiana, Robert}}
 
[[Kategoria:Indianarrak]]
[[Kategoria:XX. mendeko eskultoreak]]
[[Kategoria:XXI. mendeko eskultoreak]]
{{Bizialdia|1928ko||Indiana, Robert}}