Rio de Janeiro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\|\sbiztanleria\s=.*\n +)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
131. lerroa:
[[Tupi]] familiako mojo eta tupinanba herriak bizi ziren Rio aldean europarrak azaldu ziren garaian. 1502ko urtarrilean sartu ziren portugesak [[Guanaraba]]ko badian lehenengo aldiz. Uste zuten portugesek hasieran ibai baten bokalean zeudela eta hala ezarri zioten izena, ''Rio de Janeiro,'' «Urtarrileko ibaia», aurkitu zuten hilabetea gogoan harturik. Frantsesek jo zuten hurrena lurralde haietara, eta Guanabarako badiako uharte batean jarri zuen lehen kolonia Frantziatik iritsitako protestante talde batek, ''La France Antarctique'' («Antartikako Frantzia») bultzatzeko asmoz. Portuges militarrak nagusitu ziren, ordea; 1565ean sortu zuten ''São Sebastião do Rio de Janeiro'' hiria eta 1567an egotzi zituzten frantsesak Guanarabako badiatik eta Brasildik. XVII. mendean areagotu zen azukre-kanaberaren ustiakuntza inguru haietan guztietan, eta 1660. urtean Brasilgo hegoaldeko kapitain lurraldeko hiriburu bihurtu zen Rio. 8.000 biztanle zituen hiriak garai hartan, indiarrak eta beltz [[esklabotza|esklaboak]] gehienak. XVIII. mendearen hasieran hasi ziren Portugal Brasilgo [[urre]] eta [[diamante]] meatzeak ustiatzen, eta immigrante oldeak bertaratu ziren Europatik. 1749an 24.000 biztanle zituen Riok eta 1763tik aurrera arras aldatu zen, Brasilgo koloniako hiriburua Bahiatik hara aldatu ondoren. XVIII. mendearen bukaeran, ordea, meatzeen gainbeherak eta Amerikako erdialdeko azukregileen lehiak hondora bidean ezarri zuten ekonomia. XIX. mendearen hasieran, ostera, oparotasuna ekarri zuten berriro hirira kafearen ustiakuntzak eta Portugalgo erregeak han finkatu izanak (1815). [[Kafe]] sailak guztiz ugaldu ziren ondorengo urteetan Rioko estatuan eta inguruetan, eta Europako merkatariak hasi ziren heltzen. XIX. mende erdialdean hiri moderno bati zegozkion hornidurak hasi ziren antolatzen. 1889an bihurtu zen Rio de Janeiro Brasilgo errepublikako hiriburu. 520.000 biztanle zituen 1890an; munduko hiri jendetsuenetako bat zen ordurako. XX. mendearen hasieran osatu zen hiri erdialdearen modernizazioa. Brasilgo estatuetako hiri nagusi egin zuten Brasiliako hiri berria, baina, hala ere, handitzen jarraitu zuen Rio de Janeiroko hiriak.
 
[[Fitxategi:Panorama of Rio de Janeiro.jpg|thumb|centererdian|750px|Rio de Janeiro hiriaren inguruak.]]
 
== Demografia ==
;Rio de Janeiroko biztanleriaren bilakaera
<timeline>