«Rif»: berrikuspenen arteko aldeak

9 bytes removed ,  Duela 1 urte
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
Riftarrak [[berbere|amazigak]] dira eta [[tarrifit]] ([[arabiera]]z [[xelha]]) [[amazigera]]ren dialektoa dute hizkuntza. Hala ere, riftar gehienek arabieraz ere egiten du, bertako hizkuntza ofizial bakarra denez gero. [[Gaztelania|Espainiera]] edo [[frantses]]a ere hitz egiten dute riftar gehienek.

Rif [[Maroko]] estatu administrazioko bost herrialdetan banatuta dago: [[Al-Hoceima|Al Hoceima]], [[Nador]], [[Taza]], [[Berkane]] eta [[Taourirt]].[[Espainia]] estatu administrazioko [[Melilla]] autonomia hiria ere Rrifko lurraldea da.

Rifko herririk garrantzitsuenak [[Nador]], [[Kebdana]], [[Berkane]], [[Taza]] eta [[Axdir]] dira.

== Historia ==
[[Fitxategi:Morocco ethno 1973 all.svg|righteskuinera|thumb|300px|Arrif [[berbere|amazig]] edo berbere herria da. Amazigeraren tarrifit dialektoa da bertako hizkuntza]]

Historiaurretik hona Rif berberea izan da, tribu edo kabiletan modu horizontalean antolatuta.

[[Fenizia]]rrak K.A. XI. mendean [[Tetuan]] eta [[Melilla]] hiriak sortu zituzten. Gerora, kartagotarrek hartu zuten inguruko domeinua, erromatarrak [[Hirugarren Gerra Punikoa]]n [[Kartago]] menperatu eta Rif [[Mauritania (antzinako eskualdea)|Mauretania]] [[Erroma]]ko probintziaren barruan gelditu zen. V. mendean bandaloek erromatarrak azpiratu zuten, eta VI. mendean [[bizantzio]]arrek berreskuratu zuten eskualdea.

VII. mendean sortaldeko [[beduino]]ak sartu ziren Rifen. [[Salih I ibn Mansur]]-ek, 710. urtean [[Nekor]] Erresuma sortu zuen, Rifen. Rif osoa islamiartu zen, eta hiriak arabiartu ere, baina landa eta mendi inguruetan amazig herriaren hizkuntzak eta kulturak iraun dute gaur egun arte.

XV. mendean Espainiatik kanporatutako musulman asko Rifen instalatu zen, eta besteren artean [[Xauen|Chefchaouen]] hiria sortu zuten.
1415ean [[Portugal]]ek [[Ceuta]] konkistatu zuen. [[Medina-Sidonia|Medina Sidonia]] Etxeak, Espainiako [[Elisabet I.a Gaztelakoa|Elisabet Katolikoaren]] onespenarekin, Melilla okupatu zuen, 1497an.

XIX. mendean Espainiak bere presentzia areagotzeko joera indartu zuen, Melilla eta bestelako goarnizioen lurraldeak zabalduz. 1859-1860 urteetan [[Afrikako Gerra]] izenaz ezagutzen den operazio militarrak burutu zuen Espainiak. Gerora, Espainiaren interes espantsionistek riftarren erasoaldiak ere ekarri zituen.

[[Fitxategi:Morocco-spanish-protectorate-1955-a.svg|righteskuinera|300px|thumb|1906ko Akordioaren arabera [[Marokoko Protektoratu Espainiarra|Protektoratu espainolak]] hartzen zuen lurraldea]]

1904an Marokoko lurraldeak Frantzia eta Espainiaren artean banatu zituzten, eta Marokoko iparraldea Espainiaren esku gelditu zen. Horretara, Rif osoa [[Marokoko Protektoratu Espainiarra|Protektoratu espainolaren]] barruan gelditu zen. Hartara, Rifko tribuek aurre egin zizkioten espainiarren okupazio armadari (ikus [[Rifeko gerra]]). 1909-1912 artean [[Mohamed el-Mizian]]ek gidatu zituen ''[[horka]]'' arrifiak okupazioaren aurka. [[Ahmed el-Raisuni]]k gerla santua aldarrikatu zuen espainiarren aurka eta [[Jebala]] administratzeko hitzarmena lortu zuen espainiarrekin. Rifen, [[Abd el Krim|Abd el-Krimek]] gidatutako gerrillariek Espainiako armada osoa [[Annualgo gudua|Annualeko guduan]] (1921) eraitsi eta Melilla ezik Rif, Jemala eta Gomarako lurralde guztiaren domeinua eskuratu zuen.

[[Fitxategi:Flag of the Republic of the Rif.gif|thumb|280px|righteskuinera|Rifko Errepublikaren bandera]]

Abd el-Krimek [[Rifko Errepublika]] independentea aldarrikatu zuen, Rif herri amazigaren estatu independentea. 1925ean Frantzia eta Espainia elkartu ziren eta gerra osoa bideratu zuen Rifko Errepublika 1926an desegin arte. Hartara, Rif Espainiaren menpean gelditu zen, 1956an Maroko estatu independentea sortu eta haren soberanian gelditu artean.

1958-1959. urteetan riftarrak matxinatu ziren Marokoko agintearen kontra. Hasan II erregeak errepresio latza bideratu zuen Rifaren aurka: [[napalm]] bonbak erabili zituzten, eta 8.000 hildako eta milaka riftar zauritu, atxilotu, torturatu eta espetxeratu zituzten.

Rifen independentziaren aldeko mugimenduak gorabeherak izan ditu harrez gero. [[Hassan II.a Marokokoa]] erregearen aldian, amazig hizkuntzak eta kulturak jazarpen bortitzaren azpian bizi behar izan zuten. Marokoko koroa haren seme [[Mohamed VI]]aren esku gelditu zenean, jazarpen hori arindu egin zen nolabait.

Dena dela, independentziaren aldeko mugimendua jazarpenean bizi da. 2008. urtean, Marokoko erregeak "legez kanpo" jarri zuen alderdi politiko amazig nagusia, Marokoko Alderdi Demokratiko Amaziga, riftarren haserrerako.

Gaur egunean, Rifko autonomiaz hitz egiten da bertako zirkulu politikoetan eta Rifko Autonomiaren aldeko Mugimenduak Rif herriaren nortasun historiko eta geografikoa aldarrikatzen du. Nazio kontzientzia hedatzeko ahalegintzen ari da eta 2012ko hauteskundeetan aurkezteko asmoa du, herrialdeko autogobernua bultzatzeko asmoz.
== Riftarrak ==
{{Sakontzeko|Riftar}}
Rrif oso eskualde zabala da: Melilla inguruko mendietatik Tetuaneraino zabaltzen da. Hala ere, ez da nahastu behar Rif geografikoa eta kulturala. Tetuan eta Chauen inguruko lurraldeak [[Jebala]] izena hartzen du, eta bertakoek, etnikoki amazigak izan arren, arabieraz hitz egiten dute. Arrifiak [[Al-Hoceima|Al Hoceima]] eta [[Nador]] hirien eskualdean bizi dira, eta euren kultura eta hizkuntzari eusten diote.

Gaur egunean, Marokoko deszentralizazio asmoen inguruan Rif Handiaz ere hitz egiten da, Marokoko iparralde osoa izendatzeko, hau da, Mediterraneoko Ipar-mendebaldetik Argeliako mugetara doan herrialde osoaz.

Fisikoki, ugariak dira azal argi, ile hori eta begi urdin eta berdea duten riftarrak.

== Kabilak ==

Rifko kabila edo tribu tradizionalak hauexek dira:

Aith Ouriaghel (Beni Urriaguel), Axdir-en

Aith Amart (Beni Ammart), Beni Urriaguel-en hegoaldean

Targuist, Beni Urriaguel-en hego-sortaldean

Bokoya (Bocoya), Axdir eta Bades artean

Aith Itteft, Bades-en sortaldean.

Aith Bu Frah (Beni Bu-Frah), Aith Itteft-en sortaldean.

== Ekonomia ==
Herrialde malkartsua da eta baliabide ekonomiko urriak ditu. Kalamuaren laborantzak garrantzia handia hartu du Rifen, nahiz eta Marokoko gobernuak nazioarteko presioei men eginez kalamua murrizten ari den.

== Musika ==
Rifek musika tradizional amaziga joria du.

Lau musika mota bereiz daitezke: Rifko Ahidus, Taktouka, Aduar eta Reggada.

Musikarien arteko batzuk aipatzearren:
Talde tradizionalak: Mudrus, Mimount, Serouan, etc.

Talde modernoak, 1960tik hona sortutakoak: Ithrán, Hamid Temsamani, Refrou3, Thifridgas, Ituatoun, Najib Amazigh, Allal, Tifiur, Shij mouhand.

== Erreferentziak ==
* [http://www.elpais.com/articulo/internacional/temblor/hace/aflorar/nacionalismo/rifeno/elpepiint/20040301elpepiint_12/Tes/ ''El temblor hace aflorar el nacionalismo rifeño'', ELPAÍS.com]
* [http://www.elimparcial.es/contenido/11367.html ''Mohamed VI teme una rebelión en el Rif'', elimparcial.es]
* [http://www.elimparcial.es/contenido/11839.html Ahmed Adghirni, ilegalizatutako Marokoko Amagik Alderdi Demokratikoaren buruzagia. elimparcial.es 2008.06.03]
* [http://www.larepublicacultural.es/article1404.html Chakib Al Khayari, Rifko Giza Eskubideen Elkarteko presidentea Marokon espetxeratua, larepublicacultural.es 2009.02.25]
* [http://www.thwiza.com/ Amazig kulturaren inguruko webgunea]