Richard Rogers: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
sarrera esaldia +kategoriak +beste
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
 
[[Fitxategi:Queen Elizabeth II with Richard Rogers and Sue Essex.jpg|thumb|ezkerrera|alt=|Richard Rogers (ezkerrean), Elisabet II.a erreginarekin, Cardiffen]]
[[Fitxategi:Madrid barajas aeropuerto terminal t4.jpg|thumb|leftezkerrera|alt=|Madrilgo Barajas aireportuko terminala]]
 
Londresen hasi zen Arkitekturako ikasketak egiten, eta Arkitektoen Elkargoaren Akademian eta Yaleko Unibertsitatean ikasi zuen. Irakasle izan da Cambridgen, Yalen, Princetonen eta beste hainbat unibertsitatetan. Team 4 taldeko sortzaile eta bazkide (1963-1968) izan zen, eta ondoren Renzo Pianorekin lanean jardun zuen Parisko Pompidou Zentrorako lehiaketa prestatzen (1971). 1960ko hamarraldiaren amaieran plastikozko eraztunez osaturiko etxe malgu arin baten proiektua prestatu zuen bere emaztearekin batera, eta 1971n gauzatu zuen hura, ''Zip-up'' izenarekin. Pianorekiko elkarlanaren ondoren (1977) bere estudioa sortu eta industria eraikin bikainak egin zituen (Newport Swenteko Inmos Microprocessor Factory, Galesen; PA Technology Cambridge Laboratory, Cambridgen). Bere obretan teknologiaren eta eraikina makina bat bailitzan adierazten duen ikuspegiaren aldeko zaletasuna nabarmentzen da. Hain zuzen ere, goi-mailako teknologia (''High Technology'') izenaz ezagutzen den joeraren sortzaileetakoa izan zen Rogers, eta bera da nazioartean ospea lortu zuten britainiar arkitekto bakarretakoa. Oro har, ''jendearentzako eraikinak'', eraikin funtzionalak osatu ditu, eta malgutasunez jokatu du, adibidez Londresko Lloyd`s eraikinaren proiektuan (1986). Aipagarriak ditu, orobat, Londresko Reuters eta Channel 4, Gizakiaren Eskubideen Gortea, Estrasburgon, Marseillako aireportuaren zabaltze-lanak, zenbait bulego-etxe Alemanian eta Japonian, eta Berlin eta Londresko South Bank Centreren egoitzen planoak. Azkenaldiko lanetan, Madrilgo Barajas aireportuko hirugarren terminalerako Antonio Lamelaren estudioarekin egindako elkarlana du azpimarratzekoa.
15. lerroa:
 
{{bizialdia|1933ko||Rogers, Richard}}
 
[[Kategoria:Erresuma Batuko arkitektoak]]
[[Kategoria:Pritzker Sariaren irabazleak]]