Rexurdimento: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
14. lerroa:
|}
 
'''Rexurdimento''' (euskaraz "berpiztea" edo "pizkundea") [[XIX. mendea]]n eta [[Galizia]]n garatutako kultur-mugimenduaren izena da, [[literatura]]ren arlokoa eta [[galiziera]]ren ingurukoa bereziki, [[Erromantizismo]]ak eta aurre-nazionalismo galiziarrak bultzatutakoa. Rexurdimentoak Kataluiniako [[Renaixença]]rekin eta [[Euskal Pizkundea]]rekin parekotasunak ditu, garai beretsuan sortu eta garatu baitziren, antzeko testuinguruan.
 
[[Rosalía de Castro|Rosalia de Castro]] izan zen garai hartako idazlerik azpimarragarriena, [[1863]]an argitaratutako ''"Cantares Gallegos"'' lanak hastapena markatu zuelarik. [[Alfonso Rodríguez Castelao|Castelao]] poeta eta politikaria Rexurdimentoko azken aldean nabarmendu zen.
 
[[Espainiako Gerra Zibila]]k garai honen amaiera ekarri zuen, [[Katalunia]]n eta [[Euskal Herria]]n gertatu bezala.
28. lerroa:
* [[1863]]an [[Rosalía de Castro|Rosalia de Castrok]] ''"Cantares Gallegos"'' argitaratu zuen.
* [[1864]]an ''"Compendio de gramática gallega-castellana"'' kaleratu zuten, urte haietan gramatika eta hiztegigintza landuko zituzten liburuen artean aipagarria, ''"Gramática Gallega"'' horrekin batera.
* [[1880]]an [[Marcial Valladares Núñez|Marcial Valladaresek]] ''"Maxina ou a filla espúrea"'' argitara eman zuen, galizierazko lehen eleberria izan zena.
* [[1889]]an [[Valentín Lamas Carvajal|Valentin Lamas Carvajalek]] ''"O catecismo do labrego"'', umorez egindako eta kritika soziala plazaratzen zuen liburua, arrakasta handia izan zuena.
* [[1894]]an [[Antonio López Ferreiro|Antonio Lopez Ferreirok]] haren hiru eleberri garrantzitsuen artean lehenengoa aurkeztu zuen, ''"A tecedoira de Bonaval"'' alegia.
* [[1905]]ean [[Real Academia Galega]] sortu zuten, gaur ere hizkuntzaren araugilea dena.
* [[1916]]an [[Irmandades da Fala]] erakundea abiatu zuten [[Coruña|A Coruñan]].
* [[1918]] ''"I Asamblea Nazonalista Galega"'' izeneko batzarra egin zuten, hainbat aldarrikapenen artean hizkuntzaren ofizialtasuna jasoz.
* [[1923]]an lehendabiziko [[Galeusca]] antolatu zuten [[katalunia]]r eta [[euskaldun]]ekin batera.
* [[1931]]n [[Partido Galeguista]] sortu zuten, tartean Autonomia Estatutuan galiziera hizkuntza ofizialtzat jotzea lortu zuena.