«René Portocarrero»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
[[1944]] bere lanak [[New York]]en erakutsi zituen, Julian Levy Gallery-an eta [[New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa|Arte Modernoaren Museoan]] MoMa-n. 1950 urtearen inguruan, Taller Experimental de Santiago de Las Vegasen, [[zeramika]]rekin hasi zen lanean. teknika horiekin mural handiak egin zituen, ezagunena, ''Antilletako Historia'' izenburuaz, [[Hotel Tryp Habana Libre]]n, garai hartan Habana Hilton hotelean, egin zuen. 1951an, ''Trinidadi omenez'' lanarekin, Margolaritza Sari Nazionala jaso zuen; gaur egun lan hori [[Kubako Arte Ederren Museoa]]n erakusten da. Lan horrekin Habanako paisaietan inspiratutako lanen bildumari eman zion hasera. 1962an "Kubako kolorea" erakusketa inauguratu zuen; bilduma horretan oinarria Afrikako [[santeria]] zen. Jorratu zuen beste gaia ''Inauteriak'' izan ziren. 1957an eta 1963an [[São Pauloko Bienala|São Pauloko Bienalean]] hartu zuen parte. 1952an eta 1966an, bestetik, [[Veneziako Bienala|Veneziako Bienalean]] bere lanak erakutsi zituen. 1981an Kubako estatuak ''Orden Félix Varela'' saria eman zion.
 
== Estiloa ==
Portocarreroren lanek Afrikako tradizio kubatarraren eragin handia erakusten du. Artistak tradizio hori ikuspuntu poetiko batetik aztertzen du; ondorioz, bere estiloa oso bizia, koloretsua eta [[barroko]]a zen.
 
== Liburuak ==
* ''Las máscaras'' (1935): hamabi marrazki.
* ''El sueño'' (1939): marrazkiak eta bere testuak.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
 
{{Bizialdia|1912ko|1985eko|Portocarrero, Rene}}
 
[[Kategoria:Kubako margolariak]]
[[Kategoria:Kubako eskultoreak]]