Reggio di Calabria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t clean up using AWB
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Italiako udalerri infotaula automatikoa
|izena = Reggio di Calabria}}
'''Reggio di Calabria'''<ref>{{Erreferentzia|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0157.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua= 157. araua: Europako hiriak}}</ref> hegoaldeko [[Italia]]n dagoen [[Calabria]]ko eskualdeko hiria eta portua da, [[Reggio di Calabriako probintzia|izen bereko probintziako]] hiriburua. [[Messinako itsasartea]]ren ertzean dago, [[Messina]] hiriaren ([[Sizilia]]) parean. 236&nbsp;km²ko eremua dauka eta [[2015]]eko uztailean 183.566 biztanle zituen<ref>[http://demo.istat.it/bilmens2015gen/index.html Bilancio demografico Anno 2015 (dati provvisori). Comune: Reggio Calabria] Demo.istat.it</ref>.
 
== Historia ==
=== Antzinaroa ===
Reggioren jatorria arkeologia eta mitologiaren artean ezkutatzen da. [[K. a. 3. milurteko]]tik aurrera, populazio [[pelasgikoak]] ([[askenazioak]] eta [[ausonioak]] [[Diodoro Sikulo]]k aipatutakoak, eta [[enotrioak]] [[Dionisio Halikarnasokoa]]k eta [[Estrabon]]ek aipatzen dituztenak) bizi ziren han. Ondoren, Eubeako [[kalkis]]tarrek eta [[mesenia]]rrek fundatutako Erythrà («Gorria») izeneko hiriaren hondarren gainean, italoak kokatu ziren. Hiri hau greziarrek hegoaldeko Italian fundatutako hiririk zaharrena da, [[Kumas]]en ondoan. Izan ere, [[K. a. VIII. mende]]an, (730ean) sortu zuten. Mitologiaren arabera, [[Delfosko orakulua]] erakutsi zuen hiria fundatu behar zen tokia<ref>Diod. VIII,23; Strab. VI, 1,6; Her. Lem., Cost. 25; Dion. Hal., Excerpta XIX,2</ref>.
 
[[Locros]] hiriarekin aliatuta, [[Sagrako batailan]] parte hartu zuen, [[K. a. VI. mende]]an. [[Estrabon]]en arabera, Lokroseko 10.000 soldaduk eta Reggioko tropek, [[Crotona]]ko 130.000 gerlariak garaitu zituzten<ref>Estrabón VI,1,10</ref>. Reggio [[Grezia Handi]]ko hiri garrantzitsuenetariko bat izan zen, [[K. a. V. mende]]an, [[Anaxilao]] [[tirano]]aren agintaldian itzal handia lortuz. Reggioko [[polis]]aren garapen artistiko eta kulturala erlazionatuta dago bere eskola filosofikoa pitagoriko eta eskultura eta poesiako eskolarekin.
 
[[Peloponesoko Gerra]]n [[Antzinako Grezia|Atenasekin]] aliatu zenez, [[Dionisio I.a Sirakusakoa]]k behin eta berriz erasotu zuen.
[[K. a. 387]]an Sirakusaren mendean erori zen, baina [[K. a. 351]]n independentzia berreskuratu zuen. [[K. a. 433]]tik aurrera demokrazia onartu zen.
[[Antzinako Erroma|Erromaren]] aliatua izanik, udalerri bihurtu zen [[K. a. 89]]an. [[Erromatar Inperioa]]ren garaian, hegoaldeko kulturako gune ospetsuenetariko bat izan zen. Hiri honetan ''Regio III Lucania et Brutii''-ren (Lucania eta Bruzioko erregioa) gobernadorearen egoitza zegoen. Reggion [[Tirreniar itsasoa|Tirrenoko]] isurialdea zeharkatzen zuen [[Via Capua-Rhegium]] hasten zen.
 
=== Erdi Aroa ===
[[VI. mende]]an [[Bizantziar Inperioa]]ren mende gelditu zen. Bizantziarrek Italiako hegoaldean kontrolatzen zituzten lurraldeen metropoli bilakatu zuten. [[Calabriako dukerria]]ren hiriburua eta Italiako greziar errituaren ardatza izan zen. [[VIII. mende]]aren amaieran nolabaiteko oparotasuna lortu zuen, apezpiku-egoitza izanik. [[Goi Erdi Aroa]]n, Reggioko populazioa handitu zen, hiriak zuen garrantzi estrategikoaren seinale. [[Lombardiar]]ren esku egon zen [[X. mende]]an, eta X.-XI. mendeen bitartean [[arabiar]]rek menperatu zuten. Azkenean, [[1005]]ean [[Pisa]]ko Errepublikak, lonbardiarrek, bizantziarrek eta [[normandiar]]rek aliantza bat eratu zuten arabiarrak kanporatzeko.
 
[[1060]]an [[Roberto il Guiscardo]] eta [[Roger I.a Siziliakoa]] normandiarrek betirako egotzi zituzten bizantziarrak. Hala ere, greziar kulturako eta errituko elementuek [[XVII. mende]]ra arte iraun zuten, nahiz eta [[1081]]ean [[Gregorio VII.a]] aita santuak latindar erritua ezarri. [[1282]]an, [[Siziliar bezperak|Siziliar bezperetan]], Reggio [[Messina]]rekin batera lerrokatu zen, historia, merkataritzako eta kulturako interesak zituelako. Egoera honetan, [[Anjou]]ren kontrako matxinada eta [[Aragoi]]ko indarrak babestu zituen. [[XIV. mende]]an, hiria [[Napoliko Erresuma]]ra esleitu zen administrazio-botere berria lortuz.
 
=== Aro Modernoa ===
Siziliarekin zituen merkataritza harreman nagusiak zirela eta [[Gonzalo Fernández de Córdoba]]k Reggio konkistatu zuen [[Fernando II.a Aragoikoa|Fernando Katolikoaren]] koroarentzat. [[Otomandar Inperioa|Otomandarren]] eta [[berberia]]rren inbasioek hiria suntsitu zuten [[XVI. mende]]an. Bestalde, espainiarren zerga zapaltzaileek eta izurriak Reggio endekapenera eraman zuten. Egoera honek behea jo zuen [[1783]]ko lurrikararekin<ref name="meteoterremoti">[http://meteoterremoti.altervista.org/blog/terremoti/i-terremoti-storici-della-calabria/ I terremoti storici della Calabria], meteoterremoti.altervista.org</ref>. Seismo hark larriki kaltetu zuen Reggio eta hegoaldeko Calabria guztia.
 
=== Aro Garaikidea ===
[[1806]]an, [[Napoleon Bonaparte|Napoleonek]] hiria hartu eta dukerri izendatu zuen, bere kuartel nagusia bertan ezarriz. Reggiok zerikusia izan zuen [[Italiaren bateratzea|Risorgimentoko]] matxinadetan, geroago [[Italiako Erresuma (1861-1946)|Italiako Erresumako]] zati izateko.
 
79. lerroa:
id:barra value:rgb(0.6,0.7,0.8)
 
ImageSize = width:650 height:373
PlotArea = left:50 bottom:50 top:30 right:30
DateFormat = x.y
Period = from:0 till:200000
TimeAxis = orientation:vertical
AlignBars = justify
ScaleMajor = gridcolor:darkgrey increment:50000 start:0
ScaleMinor = gridcolor:lightgrey increment:10000 start:0
165. lerroa:
Aipagarriak dira molde [[arkitektura erromaniko|erromaniko]]-[[bizantzio|bizantziarrean]] berritutako katedrala, hondakin erromaniko eta grekoak eta ''Museo Nazionale della Magna Grecia'' museoa. Azken honek arkeologia aztarnen bilduma garrantzitsua gordetzen du.
 
== Galeria ==
<gallery>
File:Reggio Calabria-veduta notturna.jpg|Reggio gauean