Reggae: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
bandalismoa desegin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
22. lerroa:
[[1970eko hamarkada]], gure ustez, reggae musikaren urrezko aroa izan zen; bai musikalki eta baita eduki eta sentimenduei dagokienean. Musika jaioberriaren indarra geldiezina zen eta besteak beste, [[Bob Marley]] bezalako abeslari eta musikari apartei esker, mundu osora zabalduko zen, zeharkatzen zuen mundu hori eraldatzeko gogo biziarekin. Diskogintza alorrean, garai ilunak izan ziren reggaearentzat, baina, zorionez, gaur egun, hainbat reggae zaletu eta diskoetxeen arkeologi lan izugarriari esker, ustez galduta zeuden edota lortzeko oso zailak ziren garai hartako altxor ugari berreskuratzen ari dira. Azpimarratzekoa da Blood & Fire, Pressure Sounds edota, azken aldian, Trojan bezalako diskoetxeak egiten ari diren lana.
 
[[Fitxategi:Bob-Marley-in-Concert Zurich 05-30-80.jpg|righteskuinera|thumb|150px|Bob Marley.]]
 
=== 1980ko hamarkada ===
 
[[1980ko hamarkada]]ren etorrerarekin eta Bob Marleyren heriotzak suposatutako kolpearekin, gauzak nahasten hasten dira reggae munduan. Sound systemetan animatzaile bezala hasi ziren hizlariek edo toasterrek estilo propioa sortu dute eta dagoeneko U-Roy, Big Youth, Dennis Alcapone eta antzeko aitzindariek belaunaldi berriaren etorrera ezagutzen dute; Dillinger, Scotty, Yellow Man, Charlie Chaplin, e.a. Jarrerak aldatzen hasi dira. Dancehall-ak lehen pausoak emango ditu eta produkzio berriak nagusitzen dira. Sugar Minott, Don Carlos, Barrington Levy, Triston Palmer, Michael Prophet... Hamarkadaren azken urteekin batera eta teknologi berrien aurrerapenekin, reggaeak janzkera berria ezagutuko du; erritmo kaxak, sintetizadoreak, samplerrak... jamaikarrak maisu dira soinuekin jolastu eta esperimentatzeko garaian.
 
=== Gaur egun ===
46. lerroa:
Rastafarientzat marihuana jakinduriaren belarra da eta belar hori erretzea Jainkoarekin harremanetan jartzeko bitartekoa da, erritu erlijiosoa. Erretzeaz gain, belarrari erabilpen ugari ematen diote: janariari botatzeko, infusioak egiteko, sendabelar modura...
 
[[Fitxategi:Lone Ranger 2.JPG|righteskuinera|thumb|150px|Reggae abeslaria.]]
 
 
71. lerroa:
 
{{commonskat}}
 
 
[[Kategoria:Reggae musika]]