«Ramiro de León Carpio»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
(+biografia infotaula automatikoa)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
 
== Bizitza ==
Guatemalako Unión del Centro Nacional alderdiaren sortzailetako bat ([[1983]]) izanik, alderdiko idazkari nagusi (1983-[[1986]]) eta Biltzar Konstituziogileko diputatu ([[1984]]-[[1986]]) aukeratu zuten. Zenbait alditan, Biltzarreko lehendakari izan zen eta, aldi berean, Giza Eskubideen prokuradore (1983-[[1993]]). [[Jorge Serrano Elías]] presidente ohiak 1993ko maiatzean Biltzarra deuseztatu eta Guatemala normaltasun konstituzionalera itzuli zenean, De León Carpio aukeratu zuen Kongresuak Guatemalako Errepublikako lehendakari, agintaldi konstituzionala osatzeko (1993-[[1996]]).
 
De Leónen gobernuak hainbat berrikuntza bultzatu zituen ustelkeria errotik atera eta adierazpen askatasuna bermatzeko. [[Bill Clinton]] Estatu Batuetako presidenteak eta Erdialdeko Amerikako presidenteek sinatu zuten Garapen Iraunkorraren Hitzarmenean ere parte hartu zuen [[1994]]ko abenduan. 1996ko urtarrilean, agintaldia bukatu zenean, [[Álvaro Arzú]] lehendakariari eman zion aginpidea.
 
[[2002]]ko apirilaren 16an hil zen [[Miami]]n.
 
{{bizialdia|1942ko|2002ko|Leon Carpio, Ramiro de}}
 
[[Kategoria:Guatemalako presidenteak]]