Rainier III.a Monakokoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artegia (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
 
== Biografia ==
Rainiero [[Monako]]n jaio zen [[1923]]ko [[maiatzaren 31]]n. Gurasoak Pierre ([[1895]]-[[1964]]) eta Charlotte Monakokoak ([[1898]]-[[1977]]) izan ziren.
 
1949an, Rainiero igo zen tronura, 26 urte zituenean, aitona [[Luis II.a Monakokoa|Luis II.ak]] abdikatu zuelako eta, [[1950]]eko [[apirilaren 12]]an, koroatu zuten (27 urte).
10. lerroa:
Rainierok, [[Ingalaterra]] eta [[Suitza]]ko ikastetxeetan egon ondoren, Zientzia Politikoak ikasi zituen [[Paris]]en.
 
[[Bigarren Mundu Gerra]]n [[Frantzia]]ko armadan sartu zen eta [[Altsazia]]ko kanpainan borrokatu. Gerra Gurutzea jaso zuen eta Brontzezko Izarra ere bai. [[Berlin]]en ere izan zuen misio bat eta gero eta lorpen gehiago izan zituen koronel izatera iritsi arte.
 
== Ezkontza eta familia ==
[[Fitxategi:Grace Kelly arriving at the 28th annual Academy Awards, 1956.jpg|thumb|leftezkerrera|[[Grace Kelly]], [[1956]]an]]
[[Fitxategi:Monaco Rainierin hauta H9712 C.JPG|thumb|Rainieroren hilobia]]
Grace Kelly [[Monako]]n zegoen ''High Society'' grabatzen eta hantxe ezagutu zuen Rainierok emaztea izango zuena. [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetara]] joan zen haren gurasoen baimena lortzearren eta horrelaxe erakarri zuen betirako izar eder hura [[Monako]]ra.
 
[[1956]]ko [[apirilaren 18]]an ezkondu ziren eta artistak Gracia Patricia Grimaldi izena hartu zuen. Ondorengo urteetan, printzerriak garapen ekonomiko izugarria ezagutu zuen, ipuineko bikote hark aberats eta inbertsore ugari erakarri baitzuen bertara, eta finantzak eta negozioak nagusitzen joan ziren.
 
Bikoteak hiru seme-alaba izan zituen:
24. lerroa:
# Estefania Printzesa ([[1965]]eko [[otsailaren 1]]ean)
 
Albertoren kasua ez bada ere, alaben nerabezaroak egonezina ekarri zion bizitza dotore eta aberats hari eta paparazzi eta prentsaren jazarpenera ohitzen joan beharra izan zuten.
 
[[1982]]ko [[irailaren 14]]an, Grace printzesak eta Estefaniak, bere alabak, izugarrizko istripua izan zuten [[Monako]]n. Horren ondorioz, Grace larri zaurituta geratu zen eta, hurrengo egunean, hil zen. Estefaniak, berriz, ez zuen minik hartu, baina etorkizun iluna zetorkion Grimaldi familiari handik aurrera. Rainiero gero eta isolatuagoa geratu zen jauregian eta Albertok egin behar izan zituen bere lanak.
 
Printzeari iloba ugari etorri zitzaizkion gero:
* Carolinaren partetik lau: [[Andrea Casiraghi]] ([[1984]]), [[Carlota Casiraghi]] ([[1986]]), Pedro Estefano ([[1987]]) eta Alexandra Hannoverkoa ([[1999]]).
* Estefaniak, berriz, hurrengoak eman zizkion: Luis Roberto Pablo ([[1992]]), Paulina (1994) eta Camila Maria Kelly ([[1998]]).
 
== Monakoko Printzerria eta etorkizuna ==
[[1910]] arte, [[Monako]] monarkia absolutoa zen. [[1911]]n, Alberto I.ak aldarrikatu zuen lehen konstituzioa eta [[1917]]an aldatu egingo zuten. [[1933]]an, [[Luis II.a Monakokoa|Luis II.ak]] berretsi zuen eta Rainiero III.ak erreforma eging zion [[1962]]ko [[abenduaren 17]]an.
 
Konstituzioaren lehen kapituluak Printze subiranoa da agintearen jabea. [[1962]]an, oinordekotza era zuzenean egingo dela zehaztu zen eta seme zaharrenak izango du lehentasuna alaben aurrean. Ondorengo zuzenik ez balego, adoptatutako ume bat ere tronura irits daiteke. Hori bai, agintearen jabe egiteko, printzea adinez nagusi izan behar du eta 21 urtera ez balitz iritsiko, erregeorde baten beharra izango zen.
 
Rainiero ia 82 urtekin hil zen [[Monako]]n [[2005]]eko [[apirilaren 6]]an. 4 egun lehenago, hil zen [[Joan Paulo II.a]] aitasantua. [[Alberto II.a Monakokoa]] izan zen ondorengoa.