«Raimundo García García»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
[[Madril]]en ikasi ondoren, 18 urte zituela [[Iruñea|Iruñera]] joan zen. Hasieran ''[[El Eco de Navarra]]''n eta [[1911]]tik aurrera ''[[Diario de Navarra]]'' lan egin zuen. [[1912]]tik 1962ko heriotza arte azken egunkari horren zuzendaria izan zen, baita ezin besteko pertsonaia ere XX. mende erdialdeko Nafarroan ere.<ref>Dronda, Javier (2013), 98. or.</ref>
 
Parlamentarismoa kritikatu zuen, eta diktaduraren aldeko posizio argia hartu, bereziki 1917ko iraultzaren ondoren.<ref>Dronda, Javier (2013), 98. or.</ref> Horrenbestez, [[Miguel Primo de Rivera]]ren diktaduraren etorrera harro txalotu zuen (1923-1930); hain zuzen, haren Batzar Nazionaleko kide izan zen.
 
Azpilanean aritu zen 1931-1932an [[s:es:Estatuto General del Estado Vasco aprobado en la Magna Asamblea de Municipios Vascos celebrada en Estella (Lizarra) el día 14 de Junio de 1931|Euskal Estatutua]] zapuzteko eta ezin bestekoa izan zen arrakastarik izan ez zezan.<ref>Dronda, Javier (2013), 98. or.</ref> 1931tik Errepublika hondoratzeko eskuindar indarrak bateratzea lortu zuen, ''[[Diario de Navarra]]''ko linea editorialaren bitartez Errepublikaren kontrako alarma giroa sortzeaz arduratu zen eta, azkenik, [[Rodeznoko kondea]]rekin batera, erabakigarria izan zen karlistek eta [[Emilio Mola]]k lankidetza hitzartu eta [[1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpea]]k aurrera egin zezan. 1933tik 1936ra Espainiako Gorteetan parlamentaria izan zen.<ref>Dronda, Javier (2013), 98. or.</ref>
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda|3}}
 
== Bibliografia ==
{{Erreferentzia |abizena=Dronda |izena=Javier |data=2013 |izenburua=Con Cristo o contra Cristo: Religión y movilización antirrepublicana en Navarra (1931-1936)|url= |tokia=Tafalla |argitaletxea=Txalaparta |isbn=978-84-15313-31-1 |accessdate= }}
 
== Ikus, gainera ==
* [[Víctor Pradera]]
* [[Lizarrako Estatutua]]
 
{{bizialdia|1884ko|1962ko|Garcia, Raimundo}}
 
[[Kategoria:Espainiako politikariak]]
[[Kategoria:Espainiako kazetariak]]