Le Corbusier: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary |
t 212.142.176.250 wikilariaren aldaketak ezabatuz, A.Savin wikilariaren azken bertsiora itzularazi da. Etiketak: Ordezkatuta lehengoratzea |
||
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
'''Le Corbusier''', berezko izenez '''Charles Edouard Jeanneret''', ([[1887]]ko [[urriaren 6]]a – [[1965]]eko [[abuztuaren 27]]a) arkitekto, hirigile, [[arkitektura]]-teoriko eta margolari suitzar-frantziarra zen. Ezaguna egin zen Nazioarteko Estiloa edo [[Arkitektura arrazionalista|Mugimendu Modernoaren]] sortzaileetako bat izan zelako, [[Ludwig Mies van der Rohe]], [[Walter Gropius]] eta [[Theo van Doesburg]] arkitektoekin batera. Askoren ustez, [[XX. mendea|XX. mendeko]] arkitektorik garrantzitsuena izan zen.
== Biografia ==
[[Fitxategi:Curutchet.jpg|thumb|200px|Gurutzeta etxea, [[La Plata]], [[Argentina]], 1949-1955.]]
La Chaux-de-Fonds herrian jaio zen, Suitza frankofonoan. Aitak erloju kutxak lakatzen zituen jaioterrian eta amak musika- eta piano-eskolak ematen zituen. [[1900]]ean Le Corbusierrek irarlan-ikasketak hasi zituen La Chaux-de-Fonds-eko arte-eskolan. Bertako irakasle batek margolaritza eta, gero, arkitektura ikas zezan bultzatu zuen. [[1905]]ean bere lehen eraikina proiektatu zuen, arte-eskolako kide batentzako etxe familiabakarra. Hurrengo hamar urteetan hainbat eraikin egin zituen, baina gero garatuko zuen ideologia berekoak ez zirenez, ez zituen bere lanen artean kokatu.
29 urterekin [[Paris]]era joan zen "Le Corbusier" ezizena hartuz (amaren abizena zena). Han 15 hilabetez lan egin zuen [[Auguste Perret]] arkitektoaren agentzian, [[hormigoi armatu]]aren lehen bultzatzailea zena. [[Alemania]]ra egin zuen bidaian arkitektura-ikasketak sakontzeko, [[Ludwig Mies van der Rohe]] eta [[Walter Gropius]] arkitektoak ezagutu zituen. [[1911]] urte osoan bidaia luzeak egin zituen, [[Viena]], [[Errumania]] eta batez ere Mediterraneo inguruko herrialdeak, [[Turkia]], [[Grezia]] eta [[Italia]], hango herri-arkitektura zuriak biziki markatu zutelarik.
[[1919]]an [[L'Esprit nouveau]] aldizkaria sortu zuen, Ozenfant margolariarekin eta Paul Dermée poetarekin batera. 28 zenbaki argitaratu zituen 1920 eta 1925 urteen bitartean.
[[1922]]an Parisko Sèvres kaleko 35. zenbakian ireki zuen arkitektura-bulegoa, bere lehengusu [[Pierre Jeanneret]]ekin batera, zeinetan heriotzera arte egingo baitzuen lan. 20ko hamarkada horretan hainbat jardueratan arituko zen Le Corbusier, hala nola margolaritzan, saiakeren idazlanean eta, jakina, arkitekturan. Garai hartan eraiki zituen [[arkitektura arrazionalista]]ren ikono bihurtuko ziren familiabakarreko hainbat etxebizitza: Roche-Jeanneret etxeak (Paris, 1924), Stein etxea ([[Garches]], 1927), Weissenhof [[Siedlung]]eko etxebizitzak ([[Stuttgart]], 1927) eta Savoye etxea ([[Poissy]], 1929-1931).
[[1928]]an [[CIAM]] biltzarren sorrera sustatu zuen, zeinetan [[hirigintza]]ren doktrina modernoa ezarriko baitzen.
== Arkitekturaren bost oinarriak ==
[[1926]]an azaldu bezala, Le Corbusierrentzat arkitektura modernoa hurrengo bost puntutan oinarritu behar zen:
# ''Piloti''en erabilera. Hormigoizko eta altzairuzko zutabeen agerpenaren ondorioz, karga-hormen erabilerak ez zuen jada zentzurik, eta eraikinak lurretik jasota eraiki behar ziren, ahalik eta lurzoru-espazio gutxiago okupatzeko. Horrela, lurzorua libre geldituko zen, zirkulazioa eta landaredia jasotzeko.
# Lorategi-estalkiaren erabilera edo terraza-estalkiaren erabilera. Estalkiak laua izan behar zuen. Eraikinak zoruan okupatzen zuen berdegunea estalkian berreskuratu behar zen.
# Oinplano librearen erabilera. Zutabeek antzinako karga-hormak ordezkatu zituztenez, eraikinen oinplanoak malgutasunez eta askatasun osoz diseinatu zitezkeen. Barneko tabikeak funtzioaren ondorioz baino ez ziren antolatu behar.
# Luzekako leihoaren erabilera. Fatxadaren eta egituraren banaketaren ondorioz itxitura askatasunez diseinatu zitekeen, eta horren ondoriozko leihorik logikoena luzekakoa zen (leiho horizontala), argitasunik uniformeena ematen zuelako.
# Fatxada librearen erabilera. Aurreko puntuen ondorio zen. Fatxada eta egitura banatuta zeudenez, hura askatasunez diseinatu zitekeen, ia-ia margolan baten moduan.
== Lan garrantzitsuenak ==
[[Fitxategi:Corbusierhaus B-Westend 06-2017.jpg|thumb|300px|[[Berlin]]go [[Unité d'Habitation]] bizitegi-eraikina.]]
* [[1912]] : Jeanneret-Perret etxea, La Chaux-de-Fonds, Suitza [http://www.maisonblanche.ch]
* [[1922]] : Ozenfant lantegi-etxea, [[Paris]]
* [[1924]] : La Roche-Jeanneret etxeak, Paris
* [[1929]] - [[1931]] : Savoye etxea, Poissy, [[Yvelines]] (Paris inguruan)
* [[1934]] : Armée du Salut eraikina, Paris
* [[1946]] - [[1952]] : Marseillako ''[[Unité d'Habitation]]'' eraikina, [[Marseilla]], [[Frantzia]]
* [[1948]] - [[1951]] : Claude & Duval fabrika, [[Saint-Dié-des-Vosges]], [[Vosges]] , Frantzia (industria-eraikin bakarra)
* [[1949]]-[[1955]] : Gurutzeta etxea (''Casa Curutchet''), La Plata, [[Argentina]]
* [[1950]] : [[Notre-Dame-du-Haut kapera|Notre Dame du Haut kapera]], Ronchamp, [[Haute-Saône|Saône Garaia]], Frantzia
* [[1953]] - [[1955]] : Rezéko ''unité d'habitation'' eraikina, Rezé, [[Loire-Atlantique|Loira Atlantikoa]], Frantzia ([http://nantes.images.free.fr/themes/reze.htm argazkiak])
* [[1952]]-[[1959]] : Hirigintza-plana eta eraikinak [[Chandigarh]]en, [[India]]
** [[1952]] : Epaitegiak
** [[1952]] : Arte Galeria eta Museoa
** [[1953]] : Idazkaritza
** [[1953]] : Klub Nautikoa
** [[1955]] : Legebiltzarra
** [[1959]] : Arte Eskola
* [[1959]] : La Tourette komentua, Éveux, [[Rhône|Rodano]], Frantzia ([http://www.couventlatourette.com web gunea])
* [[1960]] : ''Unité d'Habitation'', Briey, [[Meurthe-et-Moselle|Meurthe-eta-Mosela]], Frantzia
* [[1964]] : ''Unité d'Habitation'', Firminy-Vert, Frantzia
* [[1966]] : Estadioa, Firminy-Vert
* [[1965]] : Kultura Etxea, Firminy-Vert (oraingo izen ofiziala : ''Espace Le Corbusier'')
* [[1969]] : Saint-Pierre eliza, Firminy-Vert ([[2009]]an amaitua)
=== Beste lan batzuk ===
[[Fitxategi:India Corbusier.jpg|thumb|300px|[[Chandigarh]]eko Kapitolioko Legebiltzarren jauregia, 1955ekoa.]]
* Planeix etxea, Paris
* Frugès auzo modernoa, Pessac, [[Bordele]], Frantzia
* Cook etxea, Boulogne (Paris inguruan)
* Nestlé pabilioia, 1927ko Parisko Feria
* Errazuriz etxea (eraiki gabe)
* Beistegi apartamentuak, Paris
* Suitzako pabilioia, Cité Universitaire, Paris
* Clarté eraikina, [[Geneva]], Suitza
* Hezkuntza Nazionaleko ministerioa, [[Rio de Janeiro]], [[Brasil]] ([[Oscar Niemeyer]] eta [[Lucio Costa]] arkitektoekin batera)
* Hainbat eraikin (villak bate zere), Ahmedabad, India
* Brasilgo Etxea, Cité Universitaire, Paris (Lucio Costa arkitektoarekin batera)
* Carpenter Ikusmen Arte Zentroa, [[Harvard Unibertsitatea|Harvard]], [[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]]
* Gizakiaren Etxea (Le Corbusier zentroa), Zurich, [[Suitza]]
== Idazlan garrantzitsuenak ==
* [[1923]] ''Vers une architecture'' (''Arkitektura baterantz'')
* [[1924]] ''Urbanisme'' (''Hirigintza'')
* [[1935]] ''La ville radieuse''
* [[1937]] ''Quand les cathédrales étaient blanches'' (''Katedralak zuriak zirenean'')
* [[1934]] ''La Charte d'Athènes'' (''[[Atenasko Karta]]'', argitaratzeko egokitua)
* [[1945]] ''Les trois établissements humains'' (''Hiru giza ezarpenak'')
* [[1950]] ''[[Modulor|Le modulor]]''
* [[1955]] ''Le Modulor II La parole est aux usagers'' (''Hitza erabiltzaileena da'')
* [[1956]] ''Les plans de Paris : 1956 - 1922'' (''Parisko planak'', Voisin plana barne)
== Bibliografia ==
* VON MOOS, STANISLAUS. ''Le Corbusier''. 1. argitalpena. Bartzelona: Lumen, 1977. (Arquitectura. Palabra en el Tiempo; 126). ISBN 84-264-1126-6
==
{{commonskat}}
{{wikiesanak}}
* {{fr}} [http://www.fondationlecorbusier.asso.fr/ Le Corbusier Fundazioa: gune ofiziala]
* {{fr}} [http://sitwebb.chez.tiscali.fr/chandigarh/ Le Corbusier eta Chandigarh]
* {{fr}} [http://archive.is/20121225181742/archiguide.free.fr/AR/Corbu.htm Le Corbusier ARCHIGUIDE gunean]
{{bizialdia|1887ko|1965eko|Corbusier}}
[[Kategoria:Frantziako arkitektoak]]
[[Kategoria:Hirigileak]]
|