Windows NT: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
informazio zaharkitua ezabatzea
2. lerroa:
 
Windows NT familiako lehen sistema eragilea [[Windows NT 3.1]] izan zen, [[lan-estazio]]etarako eta [[zerbitzari]]etarako ekoitzia; eta orain arte plazaratu diren azken biak [[Windows 10]] (2015eko uztailean) eta [[Windows Server 2016]] (2016ko irailean) dira. NT izan zen huts-hutsik 32 bitekoa zen [[Windows]]en lehenengo bertsioa; egun, 32 biteko eta 64 biteko bertsioak ditu Windows NT familiak. NT familia sortu aurreko Windows bertsioak, kontsumitzaileentzat pentsatuak, 16 eta 32 biteko hibridoak ziren.
 
NT darabilen estazio batek bere baliabideak konpartitu edo beste ordenagailuen baliabideak erabili nahi baditu, lantaldeen edo domeinuen bidez egiten du. Lantaldeak, sare txikiko maila bereko estazioak zerbitzatzeko erabiltzen dira ([[Windows 9x]] sistema eragileek ere badute). Aitzitik, domeinuak NT Serverrekin daude lotuta, eta zerbitzari askotariko sare handiei ematen die segurtasuna.
 
== Lantaldeak ==
 
NTren estazio bakoitzak, ordenagailu bezala, sare-izen bat dauka. Honela beste sare-estazioen artetik bereizten da, eta lantaldea sare-estazioak antolatzeko erabiltzen da.
 
Adibidez: Beste estazio bateko fitxategi konpartitu bat atzitu nahi da. Horretarako fitxategi-esploradorea erabiliz sare-estazioen zerrenda agertuko litzateke. Ordenagailu asko egonez gero nahi duguna aurkitzea zaila gertatuko litzaiguke. Baina lan-taldeka (sailak, erabiltzaileak, lanak...) antolatuz gero errazago aurkituko genuke ordenagailua. Institutuetan adibidez, zuzendaritzaren, mintegien eta informatika gelen lan-taldeak egin genitzake.
 
== Domeinuak ==
Domeinua: Komunikazioetan, sistema informatiko bakar baten menpe dauden baliabide guztiei deitzen zaie. LAN baten domeinu bat, segurtasun datu-base baten menpe dauden bezero eta zerbitzari multzoaz osatutako azpisarea da. LAN bat domeinutan zatituz gero segurtasuna eta lana hobetzen dira.
 
NTn domeinuan erabiltzaile kontuak eta baliabideak (fitxategiak...) konputagailu zerbitzarian gordetzen dira, lantaldeetan ez bezala.
 
Domeinuren zerbitzari nagusia ''Primary Domain Controller'' ([[PDC]]) deitzen da. PDC zerbitzarian erabiltzaile kontuen datu-basea instalatzen da. Honela erabiltzaileek baten bakarrik erregistratu ([[kautotze|kautotu]]) behar dira datu-base nagusian. Erregistratu ondoren, erabiltzaile bakoitzak bere atzipen eskubideen arabera domeinuan dagozkion baliabideak eskuragarri ditu.
 
Domeinu asko baldin badaude, domeinu bakoitzak izango du bere datu-base nagusia eta erabiltzaileek aparteko kontu bat izan beharko dute domeinu bakoitzean. Hala ere, Windows NT Serverreko domeinuetan, domeinu arteko konfiantza-harremanak ezar daitezke. Honela lotutako domeinu bien arteko erabiltzaileak baten bakarrik erregistratu beharko lirateke. Konfiantza-harremanak sare administratzaileek ezartzen dituzte.
 
== Erreferentziak ==
* {{es}} Sheldon, S.: ''Aplique Windows NT''. Mc Graw-Hill España, 1996.
 
== Kanpo loturak ==
* {{en}} [http://www.microsoft.com Microsoft-enMicrosoften Webguneawebgunea]
 
== Ikus, gainera ==
30 ⟶ 10 lerroa:
* [[Windows 2000]]
* [[Windows XP]]
* [[LinuxWindows 7]]
* [[Windows Vista8]]
* [[Windows 9810]]
* [[Novell NetWare]]
* [[Sistema eragile]]
 
{{Microsoft Windows}}