Rafael Azcona: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Rafael Azcona Fernández''' ([[Logroño]], [[Espainia]], [[1926]]ko [[urriaren 24]]a - [[Madril]], Espainia, [[2008]]ko [[martxoaren 24]]a) [[gaztelania]]zko idazle eta gidoigilea izan zen.
 
== Bizitza ==
Gaztetan [[egunkari]] eta [[aldizkari]]etan lan egin zuen, ''La Codorniz'' aldizkarian, esate baterako, eta "[[El repelente niño Vicente]]" ("Bixente haur nazkagarria") pertsonaia asmatu zuen, 1940ko hamarkadako [[umore beltz]]aren erakusgarria.
 
Gero [[eleberri]]ak idazten hasi zen, ''[[Pobre, paralítico y muerto]]'' (''Behartsu, elbarri eta hilik''), esate baterako.
 
Baina geroago, Azconak berak zioenez, gidoiak idaztea errazagoa zela konturatu zen. 1958an idatzi zuen bere lehen zinemarako gidoia, ''[[El pisito]]'' ("Pisutxoa"), Marco Ferreri zuzendari italiarrarentzat; harentzat idatzi zituen, era berean, ''[[El cochecito]]'' ("Autotxoa"), ''[[Ape Regina]]'', ''[[Se acabó el negocio]]'' ("Negozioa amaitu da"), ''La comilona'' ("Tripontzia") eta abar.
 
Espainiako zuzendari hoberenek lan egin dute Azconaren gidoiekin: [[Luis García Berlanga]]rentzat ''[[Plácido]]'', ''[[Las cuatro verdades]]'' ("Lau lehioak"), ''[[El verdugo]]'' ("Borreroa"), ''[[La escopeta nacional]]'' ("Eskopeta nazionala") eta ''[[Patrimonio Nacional (filma)|Patrimonio Nacional]]'' ("Ondare Nazionala") idatzi zituen, besteak beste; [[Carlos Saura]]rentzat, ''[[Pippermint Frappé]]'', ''[[La prima Angélica]]'' ("Angélica lehengusua"), ''Ay, Carmela'' ("Ai Karmela"), eta abar; [[Victor Erize|Victor Ericerentzat]], ''[[Los desafíos]]'' ("Erronkak"); [[José Luis Cuerda]]rentzat, ''[[El bosque animado]]'' ("Baso biziduna"); eta [[Fernando Trueba]]rentzat, ''[[Año de luces]]'' ("Urte argitsuak") eta ''[[Belle Époque (filma)|Belle Époque]]''. [[1998]]an Espainiako zinemari egindako ekarpenagatik [[Goya Sariak|Goya saria]] jaso zuen.