Radiohead: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t barne lotura zuzenketa
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
18. lerroa:
 
== Historia ==
Taldea 1988an sortu zen Abingdonen, [[Ingalaterra|Ingalaterran]]n, eta On A Friday izena zuen hasieran. Kideak [[Thom Yorke]] (abeslaria, gitarra eta pianoa), [[Johnny Greenwood]] (gitarra, teklatuak, ondes martenot-a eta beste asko), [[Colin Greenwood]] (baxua, teklatua, sintetizadoreak eta samplerrak), [[Ed O’Brien]] (gitarra, perkusioa, soinu efektuak eta tarteka ahotsa) eta [[Philip Selway]] dira (bateria eta perkusioa). Hasiera honetan, ez zuten diskorik atera, baina EMI diskografiarekin kontratua sinatu zuten eta segituan izena Radiohead-era aldatu zuten. Diskografika honekin argitaratu zuten lehen diskoa 1993an, '''Pablo Honey''', rock britainiar klasiko disko xume bat. Nahiz eta salmentak ez ziren izugarriak izan, ''Creep'' abestiak famara eraman zituen zuzenean eta kritika asko sortu zituen, abesti bakar bateko talde bezala ere izendatuaz.
 
1995ean, eta heldutasun musikal gehixeago zutela, '''The Bends''' diskoa argitaratu zuten, genero aldetik aurreko diskotik asko urrundu gabe. Aurreko diskoa baino sakonago eta landuago bezala klasifikatu zuten eta adituen artean kritika onak jaso zituen.