Radhanath Sikdar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
 
== Biografia eta ekarpenak ==
Radhanath Sikdar [[Kalkuta]]n jaio zen, [[Bengala]]n ([[India]]), [[1813]]an. Tituram Sikdar izan zuen aita eta [[Rabindranath Tagore]] jaio zen tokian ezarri zen sendia. Radhanath izan zuen seme zaharrena; Srinath, berriz, gazteena eta beste hiru arreba ere izan zituzten.
 
Arazo ekonomikoak izan zituzten eta Radhanath eta Srinathek zailtasunak izan zituzten ikasketak burutzeko, baina, azkarrak biak, bekak lortu zituzten eta aurrera egiteko aukera izan zuten. Radhanathek liburutan xahutzen zuen dirulaguntzaren gehiengoa eta Srinathek atera zuen, gehien bat, familia aurrera<ref>http://www.scienceandculture-isna.org/may-june-2014/05%20Art_Radhanath%20Sikdar%20First%20Scientist...by_Utpal%20Mukhopadhyay_Pg.142.pdf</ref>.
 
Radhanath herriko eskolan hasi zen ikasten eta, gero, Kamal Basu kristauak sortutako eskolara joan zen.
 
[[1824]]an, Radhanath [[Kalkuta]]ko Hindu Collegen (Presidency University) hasi zen eta, [[1830]]ean, matematika ikasten hasi zen John Tytler irakaslearekin. Urte horretan irakurri zuen Radhanathek [[Isaac Newton|NewtonNewtonen]]en ''[[Philosophiæ Naturalis Principia Mathematica]]'' ([[1687]])
 
[[1828]] eta [[1832]] artean, Radhanathek [[Euklides]]en [[Euklidesen Elementuak|Elementuak]] eta beste asko ere irakurri behar izan zituen. Bi zirkuluen arteko [[Zuzen ukitzaile|tangente]] komuna marrazteko metodoa asmatu zuen eta ikerketa argitaratu zioten<ref>http://www.scienceandculture-isna.org/may-june-2014/05%20Art_Radhanath%20Sikdar%20First%20Scientist...by_Utpal%20Mukhopadhyay_Pg.142.pdf</ref>.
 
Garai hartako [[Britainiar Raj]]en instituzio bat zen Indiako Topografo Orokorrarentzat egin zuen lan.
 
[[1840]]an, Topografia Trigonometrikoko Proiektu Handian (''Great Trigonometrical Survey'') hartu zuen parte eta ''Hare School'' deituriko ikastetxean eta, ondoren, gaur egun ''Lehendakaritza Eskola'' izenaz ezagutzen den ''Hindu College''-en ([[Kalkuta]], [[India]]).
 
Radhanath Sikdarrek 79 tontorren kokapena eta garaiera zehazteko ardura izan zuen.Argiaren difrakzioa edo tenperatura eta airearen presioaren fluktuazioak eragiten zituzten akatsak kontuan hartu eta gero, kalkulu luze eta konplexuen ondoren, [[1852]]an, Sikdarrek Peak XV-ak 29.002 oin (8.840 m) neurtzen zituela ezarri zuen eta, garaiera handieneko munduko tontorra izan zitekeela<ref>http://news.bbc.co.uk/2/hi/south_asia/3193576.stm</ref>.
 
Zaila zen ondorio zuzenak atera zituen jakitea eta kosta egin zen berri hura argitaratzea. Azkenean, arrazoia eman zitzaion, baina ''Everest'' izena eman zitzaion, aurreko arduradun izan zenaren omenez, Radhanath Sikdar inon aipatu gabe geratu zelarik.
 
[[1854]]an, ''Masik Patrika'' egunkaria sortu zuen, emakumearen heziketa, hezkuntza eta sustapena bultzatzeko xedean.
 
Radhanath Sikdar ez zen sekula ezkondu eta [[1862]]an hartu zuen erretiroa. [[1870]]eko [[maiatzaren 17]]an hil zen, Hooghlyren ertzean zuen Chandannagarreko etxean, [[Kalkuta]] ifarraldean.
 
Ez dira indiar gutxi, Atal Behari Vajpyee tartean lehendakari ohia tartean, [[Everest]] gailurrak Sikdar matematikariaren izena izan beharko lukeela diotenak eta ez Topografia Trigonometrikoko Proiektu Handiaren buru izan zen [[George Everest]] jeneral britainiarrarena.
 
[[1802]]ko [[apirilaren 10]]ean, Indiako Posta Zerbitzuak zigilu bat igorri zuen [[2004]]ko [[ekainaren 27]]an [[Madras]]en (gaur egungo [[Chennai]], [[India]]) sortu zen Topografia Trigonometrikoko Proiektu Handiaren oroitzapena eginaz. Radhanath Sikdar eta Nain Singh agertzen dira zigilu horietan, gizarteari egin zioten ekarpen garrantzitsu hura eskertuz.
 
[[Londres]]ko Arku Handiaren Erakusketak Proiektuarekin hasi zen Indiako azpikontinentearen topografiaren behaketa eta erregistro sistematizatuari egiten dio erreferentzia<ref>http://news.bbc.co.uk/2/hi/south_asia/3193576.stm</ref>.