Pinguino: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
20. lerroa:
=== Espezieak ===
Pinguino espezierik aipagarrienak honako hauek dira:
* [[Pinguino txiki]]a (''Pygoscelis papua''). Pinguino txikiena da, 35 [[zentimetro]] inguru garai izaten da. Lepoa, bizkarra eta hegoak [[beltz]]ak izaten ditu, bular-sabelak berriz zuriak.
* [[Pinguino mottodun]]a (''Eudyptes sp.''). 60 [[zentimetro]] garai eta buruaren alde banatara [[luma]] horitako bi moto ditu. [[Negu]]a [[itsaso]]an ematen du.
* [[Pinguino handi]]a (''Aptenodytes sp.''). 110 [[zentimetro]] inguru garai izaten da eta bizkarraldea [[beltz]]a eta sabelaldea [[zuri]]ak ditu. Moko luze mehea eta punta-oker samarra du. Hegoburuko izoztegietan ematen bizitzaren parterik handiena, baina [[itsaso]]ra irtenda arrantzan eta izotzetan egon behar duen denboraldirako gizentzen ere hilabete batzuk igarotzen ditu. [[Arrain]]ak eta soinberak jaten ditu batez ere.
* [[Pinguino enperadore]]a (''Spheniscus sp.''). Pinguino mota handiena eta ezagunena da. 120 [[zentimetro]] inguru izaten da. Lehen aipatu dudan bezala arrak inkubatzen du emeak erruten duen arrautza bakarra, hanken gainean jarri eta sabelaldean duen larru-tolesturarekin estalita. Inkubazioak bi hilabete irauten du negu garaian, eta garai horretan milaka kide elkartzen dira koloniatan barrualdean, kostatik oso urrun.