Energia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
92. lerroa:
Ikusi dugunez, erlatibitatearen teorian agerian geratzen da masaren eta energiaren arteko baliokidetza, zeren [[E=mc²]]
formula erabili behar baita. Hortaz, erlatibitatearen teoriako masaren kontzeptu horrek ondorio garrantzitsua du, hots, [[Energiaren kontserbazioaren printzipioa|kontserbazio-printzipio]] bakarrean biltzen dira aurretik independentetzat hartzen ziren masaren eta energiaren kontserbazio-printzipioak. Gainera, erlazio hori ez da soilik baliagarria energia zinetikoaren kasuan, zeren edozein energia-motaren kasuan ere aplika baitaiteke.
 
=== Materiaren egitura eta energia ===
Erlatibitatearen teorian finkaturiko masaren eta energiaren arteko baliokidetza ulertzea funtsezkoa izan da materiaren barne-egitura ulertzeko, bereziki, [[oinarrizko partikula|oinarrizko partikulen]] arteko loturak eta [[atomo]]en egonkortasuna ulertu ahal izateko.
 
Kasurako, [[atomoen nukleoa]] [[nukleoi]]z (hots, [[protoi]]z eta [[neutroi]]z) osaturik dago, baina [[Fisio nuklear|nukleoa apurtu nahi badugu]] energia eman behar zaio; zehazki, apurtzeko eman beharreko energia hori protoiak eta neutroiak bilduz nukleoa eratzeko askatu behar den energia-kantitate berbera da, [[Elkarrekintza nuklear ahula|lotura-energia]], alegia. Eta ikus daitekeenez, nukleoaren masa hasierako protoien eta neutroien masen batura baino txikiagoa da; hain zuzen ere, masaren eta energiaren arteko baliokidetzari dagokio zehazki lotura-energiaren eta masa-galeraren arteko baliokidetza, erlatibitatearen teoriarekin bat. Esandakoaren adibide garbia dugu [[Eguzkia]]n edota izarretan gertatzen diren [[Fusio nuklear|erreakzio termonuklearretan]] agertzen zaiguna. Bi [[hidrogeno]]-nukleo ([[deuterio]]) elkarrekin fusionatu eta [[helio]]-nukleo bihurtzen dira, baina erreakzio horren emaitza den helio-nukleoaren masa txikiagoa da hasierako osagaien masen batura baino: masa-galera hori energia bihurtzen delako gertatzen da hori, eta horixe da, preseski, Eguzkiaren energiaren iturria.
 
Nukleoien arteko lotura-energia kontuan hartzea funtsezkoa da fusio edo fisio nuklearreko erreakzioetan aska daitekeen energia kalkulatu ahal izateko, betiere atomoen masa-galera energiaren iturria dela kontuan izanik.
 
== Energia berriztagarriak eta ez-berriztagarriak ==