Energia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
39. lerroa:
 
=== Energiaren kontserbazioa ===
{{sakontzeko|Energiaren kontserbazioaren printzipioa}}
Esperientzian oinarriturik egiaztatu denez, naturako fenomeno eta prozesu guztietan energiaren kontserbazioa gertatzen da. Energiaren kontserbazioaren legea [[XIX. mende|XIX. mendearen]] erdialdean izan zen onartua zientzialarien artean, eta, lege hori tarteko, garai hartan finkatu zen energia hitzaren esanahi zehatza<ref name=":0" />.
 
Energiaren kontserbazioaren legeak dioenez, edozein [[Sistema fisiko isolatu|sistema fisiko isolaturen]] (alegia, beste ezein sistemarekin inolako elkarrekintzarik ez duena) energia-kantitate totalak konstante irauten du denboran zehar, nahiz eta energia hori mota batetik bestera transforma daitekeen. Bestela esanda, “''energia ez da sortzen ezta deuseztatzen ere, transformatzen baizik''”<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Thermodynamics -- Redirect to New Version|url=http://www.av8n.com/physics/thermo-laws.htm|sartze-data=2018-01-20}}</ref>.
 
Izatez, lege hau ez da naturako fenomenoen deskripzioa, fenomenoen bilakaerari buruzko baieztapena baizik. Hots, naturako fenomenoetan gertatzen den edozein transformaziotan, energia deritzon kantitatea aldatu gabe geratzen da; aldatzen den gauza bakarra energiaren forma da. Alderantziz ere irakur daiteke legea: sistema baten energiaren ebaluazioa egitean, ondoz ondoko bi neurketatan balio desberdinak lortzen badira, horrek esan nahi du bi balio horien arteko aldea sistemari eman edo kendu zaion energia dela, sistema horrek kanpoko beste sistema batekin izandako elkarrekintzaren ondorioz.