Hogeita Hamar Urteko Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
62.99.79.73 (eztabaida) wikilariaren 6100291 berrikuspena desegin da
Etiketa: Desegin
No edit summary
59. lerroa:
'''Hogeita Hamar Urteko Gerra''' [[1618]]-[[1648|48]] bitartean [[Europa]]ko nazio gehienek zio erlijiosoak, leinukoak, lurraldekoak eta komertzialak zirela medio egindako guda izan zen. Bataila eta kanpainia suntsigarriek Europako eremu andana birrindu zuten, eta, [[1648]]ko [[Westfaliako bakea|Westfaliako Itunarekin]] bukatu zenean, Europako mapa guztiz eta atzera bueltarik gabe aldatuta zegoen. Izatez, gerra hau Europak aro modernoan izan duen gatazka luze eta suntsigarrienetakotzat hartzen da.
 
Gerra sortu zuten gatazkak aurrekoak bazirenbwwwwwwwaziren ere, eskuarki gerraren hasierako data [[1618]]koa da. Izan ere, [[Germaniako Erromatar Inperio Santua|Inperio Santuko]] burua izatekoa zen FerdinandFernando II.a, orduan [[Bohemia]]ko erregea zelarik, bere menpeko lurraldeetan [[Erroma]]ko [[Katolizismo]] gisako absolutismoa ezartzen saiatu zenean, Bohemiako zein [[Austria]]ko noblezia [[protestantismo|protestantea]] matxinatu zen. Matxinadaren aurkako errepresioak eta Habsburgotarrek euren boterea handiagotzeko zuten nahia izan ziren gerraren sua piztu zuten txinparta.
 
Horren atzetik, gatazka zenbait herrialderen handinahiek elikatu zuten. [[Alemania]], Europako bihotza, armada guztien helmuga bilakatu zen. Hor, hiru erlijiok ([[katolizismo]]ak, [[luteranismo]]ak eta [[kalbinismo]]ak) nagusitasuna bilatzen zuten. Horren ondorioz, kanpoko botereei laguntza eskatu zuten printze eta apezpikuen aliantzen nahasmena sortu zen. Orokorrean, Espainiar eta Inperio Santuko [[Habsburgo]] leinuko katolikoak Erromako Eliza Katolikoaren babesaz, alde batetik, eta [[Suedia]] eta Herbeheretako Batasuna buru zituen alemaniar protestanteak ziren hiri eta printzerriren sarea eta Frantzia, bestetik, borrokan jardun ziren. Frantziaren kasua bitxia zen, nazio katolikoa izanda ere, protestanteen alde egin zuelako; hala ere, hau erraz uler daiteke kontuan hartuta gerra honetan Frantziaren helburua Habsburgotarrek Europan zuten botere txikitzea izan zela.