Kanada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
116. lerroa:
[[1990eko hamarkada]]n, tentsio egoerak izan ziren Quebeceko abertzaleen eta gobernu federalari nagusitasuna ezagutzen diotenen artean. Izan ere, 1986an hitzarmena sinatu bazen ere, Quebeceko eskakizunei jarraituz, konstituzioa aldatzeko, bi probintziak ez zuten onartu aldaketa proiektua eta bertan behera gelditu zen. Dena dela, [[1992]]rako beste proposamen bat egin zen, eta erreferendumera eraman zen, baina ez zen onartu. Politikan gorabehera handiak izan ziren arren, ekonomian ahalegin berezia egin zuen Mulroneyk, baina [[1993]]an, ekonomiaren gainbeheraren eta gorabehera politikoen eraginez, bertan behera utzi zuen bere kargua. [[Kim Campbell]] izan zuen ondorengo, Kanadako lehen ministro izatera iritsi zen lehenengo emakumezkoa, hain zuzen ere. Baina, urte hartan bertan, hauteskundeak egin ziren eta liberalek irabazi zuten, gehiengoz. [[Jean Chrétien]] izan zen garaile. Bloc Québecois delakoak indar handia hartu zuen, halaber, Quebecen independentziaren alde agertu izanari esker, eta harrezkero Quebectarren eskakizunak areagotu egin ziren. 1995ean Quebecen independentziari buruzko erreferenduma egin zen eta ezezkoa atera zen, oso tarte txikiagatik, eta Chrétienek hauteskundeak aurreratu zituen, bere kargua galtzeko beldur baitzen. [[1996]]an, Kanadako Gobernuak probintziei eskumen gehiago eman zizkien, Bloc Québecoiseko buruzagi [[Lucien Bouchard]]en eskutik, nazionalismoak baretzearren eta, batez ere, Quebecen independentzia grina baretzearren. Baina Quebeci emandako eskumenak zirela-eta, areagotu egin zen mendebaldeko probintzien etsaitasuna gobernu federalaren kontra.
 
[[Fitxategi:Vladimir Putin 20 July 2001-5.jpg|thumb|right|260px|[[Jean Chrétien]] [[Vladimir Putin]] eta [[Gerhard Schröder]]ren artean 2001ean.]]
[[1997]]an hauteskundeak egin ziren eta Alderdi Liberala atera zen berriro irabazle, baina lekuan lekuko alderdi erregionalisten indarra areagotu egin zen. [[1998]]an, lurralde barrutietako hauteskundeak egin ziren Quebecen eta Bloc Québecoiseko buru [[Lucien Bouchard]]ek lortu zuen berriro garaipena, baina ez zuen eskuratu independentziari buruzko erreferenduma antolatzeko adinako indarrik. [[1999]]an, Ottawako gobernuak autonomia eman zion Kanadako ipar-ekialdeko [[Nunavut]] lurraldeari. [[2000]]. urteko hauteskundeetan, Kanadako Alderdi Liberalak irabazi eta [[Jean Chrétien]] izendatu zuten lehendakari. [[2003]]an, Chrétien erretiratu egin zen eta [[Paul Martin]] izan zen haren ordez lehendakari. [[2004]]ko hauteskundeak Martinen Alderdi Liberalak irabazi zituen berriz, baina berehala ustelkeria salaketa handiak izan zituen. [[2005]]ean, hiru alderdi (Alderdi Kontserbadore Aurrerazalea, Bloc Québécois eta New Democratic Party) elkartu, eta gobernutik bota zuten Martin. [[2006]]ko hauteskundeak Kanadako Alderdi Kontserbadore Aurrerazaleak irabazi zituen, eta [[Stephen Harper]] bilakatu zen lehen ministro.
 
== Gobernua eta administrazioa ==
=== Politika ===
[[Fitxategi:Canadian_parliament_MAM.JPG|thumb|280px|right|Kanadako Legebiltzarra, [[Ottawa]]]]
Kanada federazio burujabe bat da, demokrazia parlamentarioan oinarritua. Estatuburua [[Britainia Handi]]ko erregina da, eta hark aukeratutako gobernadore bat du ordezkari. Gobernuari dagokionez, berriz, lehen ministroa da burua, gobernadoreak legebiltzarrerako hauteskundeetan boto gehien ateratzen duen alderditik izendatzen duena, eta legebiltzarra du lagun. Aginpide legegilea legebiltzarraren esku dago; bi ganbera daude, Senatua eta Komunen Ganbera.