«Graziano»: berrikuspenen arteko aldeak

t
ez dago edizio laburpenik
t
Grazianok hautaketa hori onartu zuen. Galia probintzia bere esku utzita, [[Valentiniano II.a]]k Italia, Iliria eta Afrika probintziak zituen bere agindupean, ofizialki behintzat, zeren, benetako boterea Grazianok zeukan.
 
Ekialdean [[Valente]]k jarraitu zuen gobernuan. [[378]]ko [[abuztuaren 9]]an [[Hadrianopolisko gudua|egundoko porrota]] izan zuen [[Valente]]k godoen kontra. Borrokan hil zenez, Grazianoren esku geratu zen ekialdeko erdia ere. Honek, ordea, uste zuen haren menpeko lurraldea zabalegia zela kontrolpean eduki ahal izateko. Hortaz, [[Teodosio I.a Handia|Teodosio I]] izendatu zuen ekialdeko enperadorea. Elkarrekin Balkanetako barbaroen aurka borrokatu zuten 382 arte.
 
Hastapenean adore handiko enperadorea bazen ere, poliki poliki gobernuko kontuak utzi eta postuak ematen zizkion plazeretan murgildu zen Graziano. Honela, Inperioa [[Merobaudes]] jeneral frankoaren eta Anbrosio Milango artzapezpikuaren esku geratu zen.
169.233

edits