Kanada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
344. lerroa:
 
== Ekonomia ==
[[Fitxategi:Toronto_central_business_district.jpg|thumb|left|250px|[[Toronto]], Kanadako finantzagune nagusia]]
Teknologia aurreratuko gizarte industriala eta bizi maila altukoa da, mendebaldeko herrialdeen saileko aurreratuenetakoa, baina [[Estatu Batu]]ekiko mendekotasun handiena duena (esportazioen %76 eta inportazioen %52 2016an).<ref name=cia></ref> [[Bigarren Mundu Gerra]]z geroztik ikusgarria izan zen eskulangintzaren, meatzaritzaren eta zerbitzuen alorraren igoera, eta [[XX. mende]]a arte herri nekazari izandakoa herrialde urbano eta industriala izatera iritsi zen. Langile gehienek (%76 2006an) zerbitzuen alorrean dihardute lanean, baina ekonomiaren barruan garrantzi handiko jarduerak dira meatzaritza, nekazaritza eta industria. [[2016]]an, [[barne produktu gordin]]a %1,5 hazi zen. Langabezia murrizten ari da eta aurrekontuen kopuru handi bat erabiltzen da alor publikoaren zorrak ordaintzeko. [[1989]]an merkataritza askerako hitzarmen bat sinatu zen Estatu Batuen eta Kanadaren artean (FTA), eta [[1994]]an [[Ipar Amerikako Merkataritza Libreko Ituna]] (NAFTA, [[Mexiko]] barne hartzen duena) sinatu zuen; horren eraginez Estatu Batuekiko lotura areagotu zen merkataritzari eta, oro har, ekonomiari dagokionez. Lotura horrek eta Asiako eta Errusiako krisiak kalte handia eragin zioten, kanpora begira antolaturiko ekonomia izaki.
 
[[Fitxategi:Ontario farm.jpg|thumb|right|250px|[[Ontario]]ko landetxea]]
Kanadak baliabide natural aberatsak, langile trebeak eta azpiegitura modernoak ditu, eta horrek etorkizun oparoa aurreikusteko baldintzak ematen ditu. Dena dela, ingeles eta frantses eremuen arteko egoera nahasia dela-eta gerta daiteke federazioa banatzea, eta horrek atzerriko inbertsoreak galaraz ditzake. Kanadako baliabideen artean azpimarratzekoak dira [[petrolio]]a, [[nikel]]a, [[zink]]a, [[kobre]]a, [[berun]]a, [[urre]]a eta abar. Munduko lurpeko aberastasunen esportatzaile handienetakoa da. Industriari dagokionez, aipatzekoak dira meatzaritzarekin lotura dutenak, elikagai industria, egurra eta papera, kimika industria eta gas naturalarekin lotura duena. Nekazaritzako gai nagusiak, berriz, [[arto]]a, [[gari]]a, [[tabako]]a eta [[garagar]]ra dira. Iparraldean izoztuta egoten da lurra denbora askoan eta horrek arazoak dakarzki garapenerako. Bestalde, [[zikloi]]ak gertatu ohi dira [[Mendi Harritsuak|Mendi Harritsuetan]]. Ingurunearekin loturiko gorabeheretan bereziki aipagarriak dira eguratsaren kutsadurak eta horren ondoriozko [[euri azido]]ak aintziretan eta basoetan eragiten dituen kalteak, eta orobat, nekazaritzari eta basoei kalte egiten dieten isuriak.
 
== Azpiegiturak ==