Telegrafo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:2006 08 22 142911 Aalborg Marinemuseum ubt.jpeg|thumb|250px|right|[[Morse kodea]] erabiltzen zuen telegrafoa]]
[[Fitxategi:Telegrafo.png|thumb|250px|right|Telegrafoaren eskema]]
'''Telegrafoa''' ([[greziera]]tik: τηλε, ''tele'', "urrun" eta γραψειν, ''grafein'', "idatzi") mezu idatziak urrutira igortzeko sistema da; bereziki, mezua seinale elektriko bihurtuz hari eroaleen bidez igortzen dena. Irrati-telegrafoak edo harigabeak [[irrati (hedabidea)|irratia]] erabiliz bidaltzen ditu mezuak. Telegrafiak sistema berriak ere biltzen ditu, hala nola [[fax]]a, [[posta elektroniko|ePosta]] eta [[internet]] orokorrean. Hasieran [[Morse kodea]] baliatuz bidaltzen ziren mezu telegrafikoak edo telegramak. Geroago, [[telefono]]aren antzeko [[telex]] sarea erabiliz hasi ziren igortzen.sasabi
 
== Historia ==
[[Carl Friedrich Gauss]]ek eta [[Wilhelm Eduard Weber]]ek egin zuten hari bidezko lehen [[telegrafo elektriko]]a [[1833]]an, baina oso tresna bakuna zen eta kilometro batera baino ezin zituen bidali mezuak. [[1837]]an, [[Samuel Morse]]k telegrafo elektrikoa hobetu eta mezuak distantzia handietara igortzeko gauza zen tresna bat egin zuen. Morseren telegrafoak luzera desberdineko bulkada elektrikoen gisa igortzen zituen seinaleak batzuk laburrak, beste batzuk luzeagoak eta, horretarako, botoi edo beso bat zapalduz ixten zen [[zirkuitu elektriko|zirkuitua]]. Tresna hartzaileak [[elektroiman]] baten bidez jasotzen zuen mezua; informazioa kablez bidaltzen zen norabide bakarrean. [[1896]]an, [[David Edward Hughes]]ek telegrafo berri bat asmatu zuen, letrak paper zerrenda batean zuzenean inprimatzen zituena.