Kanada: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
77. lerroa:
</gallery>
=== Hidrografia ===
[[Fitxategi:Montréal_302_(35877228203).jpg|thumb|250px|right|[[San Laurendi (ibaia)|San Laurendi]] ibaia [[Montreal]]en]]
Mendi Harritsuek ur isuriaren banalerroa eratzen dute. Mendebaldean sortzen eta Itsaso Barera isurtzen diren ibai gehienak laburrak eta ur emari lasterrekoak dira; [[Columbia (ibaia)|Columbia]] eta [[Fraser (ibaia)|Fraser]] dira nagusiak. Ekialdean sortzen direnak, berriz, Ozeano Artikora eta [[Hudson badia]]ra isurtzen dute ura, eta luzeak dira; [[Mackenzie]] da luzeena: 3.700 kilometro. Bestalde, garrantzi handia du [[San Laurendi (ibaia)|San Laurendi ibaiak]] (1.300 kilometro luze); ontziz ibiltzeko egokia da, eta Atlantikoaren eta [[Aintzira Handiak|Aintzira Handien]] arteko garraiorako erabiltzen da. [[Churchill (ibaia)|Churchill]], [[Nelson (ibaia)|Nelson]], [[Severn (Kanadako ibaia)|Severn]] eta [[Albany (ibaia)|Albany]] ibaiek ere Hudson badian dute ahoa.
|