Gordiano III.a: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
[[Fitxategi:Gordian iii.jpg|right|thumb|Gordiano III.a]]
 
'''Marko Antonio Gordiano Pio''' ({{lang-la|Marcus Antonius Gordianus Pius}}; [[225]]eko [[urtarrilaren 20]] - [[244]]ko [[otsailaren 11]]), erromatar enperadorea izan zen, [[238]]tik hil zen arte. Antonia Gordianaren semea izan zen. Hortaz, [[Gordiano I.a]] eta [[Gordiano II.a]] aitona eta osaba zituen hurrenez hurren. Aitaren izena ezezaguna da, baita Gordianok 238 baino lehen zeukana ere.
 
6 ⟶ 5 lerroa:
 
[[Maximino Trax|Maximino]] [[Erroma]]ra iritsi baino lehen, Senatuak [[Pupieno]] eta [[Balbino]] senatariak hautatu zituen enperadore. Haiek [[Maximino Trax|Maximino]] garaitu zuten, batez ere [[Maximino Trax|Maximinoren]] legio bat matxinatu zelako. Legio horrek berak [[Maximino Trax|Maximino]] hil egin zuen. Hala ere, [[Pupieno]] eta [[Balbino]] ospe txarreko enperadoreak ziren, eta Erroman matxinadak etengabe sortzen ziren. [[Erroma]]ko zati bat erre zen sute baten ondorioz. Legioen babesik gabe, [[Pretoriar Guardia]]k hil zituen 238ko uztailaren 29an. Gordiano III.a enperadore izendatu zen.
 
[[Fitxategi:Antoninianus-Tranquillina-Gordian III-s2539.jpg|thumb|left|300px|Gordiano III.aren ezkontza ospatzeko egindako txanpona.]]
 
Gazteegia zenez, gobernua nobleziaren esku geratu zen. 241ean, Gordiano Furia Sabina Trankillinarekin ezkondu zen. Haren aitaginarreba, [[Temesiteo]], [[Pretoriar Guardia]]ko prefektua izendatu zuen. Honela, [[Timesiteo]] "[[de facto]]"ko gobernaria bilakatu zen.