Hiri adimentsu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Hiri]] adimentsua terminoa ingelesezko smart city terminoaren itzulpena da. Hiri adimentsua gune urbano berezia da, informazio-bilketarako [[Sentsore|sentsore elektronikoz]] osatua, eta informazio hori prozesatzeko baliabide teknologikoak dituena, guneko errekurtsoak modu efizientean kudeatzeko. Informazio horren barruan, biztanleriari buruzko informazioa dago (dauzkaten gailuak eta ondasunak ere egon daitezke), behin prozesatu ondoren erabiliko dena guneko garraio publikoa, ikastetxeak, osasun-zentroak, zentral energetikoak eta bestelako zerbitzu publikoak kudeatu eta monitorizatzeko. [[Informazio eta komunikazio teknologiak|Informazio eta komunikazio-teknologiak]] (IKT) eta gauzen Interneta (Internet of things, [[Gauzen Internet|IoT]]) kontzeptuak integratzen dira hiri adimentsuetan, herritarrekin zerbitzuen konektibitatea optimizatzeko.
 
Gaur egungo teknologiaren, ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren aldaketen ondorioz, interes handia piztu da hiri-eredu honen inguruan. Hiri adimentsuaren teknologia eta programak hainbat hiritan inplementatu dira, hala nola [[Dubai|Dubain]], [[Amsterdam|Amsterdamen]], [[Bartzelona|Bartzelonan]], [[Madril|Madrilen]], [[Stockholm|Stockoholmon]], [[Txinako Herri Errepublika|Txinan]] eta [[New York|New Yorken]].
 
=== Hiri adimentsuaren ezaugarriak ===
11 ⟶ 12 lerroa:
 
Hortaz, hiri adimentsuak helburu hauekin erabiltzen ditu informazio-teknologiak:
* [[Azpiegitura|Azpiegitura fisikoen]] (errepideak, eraikitze-guneak eta bestelako azpiegiturak) erabilpen efizienteagoa lortzea, adimen artifizialaren eta datu-bilketaren bidez ekonomiaren, gizartearen eta kulturaren hazkuntza egokia sustatzeko.
* Tokiko biztanleriarekin elkarrekintza bultzatzea, berrikuntza ireki eta parte-hartze elektronikoa erabiliz, erakunde elektronikoen adimen kolektiboa hobetuz eta biztanleriaren parte-hartzearen garrantzia nabarmenduz.
* Ikasi, moldatu eta berritzea, inguruneko aldaketei modu efizienteagoan erantzuteko, aldi berean hiriaren adimena hobetuz.
28 ⟶ 29 lerroa:
* Denbora errealean bizikleten alokaguneen okupazio-mailak aztertzen duten gailuak jarri dira, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz.
* Zakarrontzien bilketa errazteko, okupazio-maila aztertzen duten gailuak jarri dira.
* [[Kutsadura]]-mailen neurketak denbora errealean egiten dira (CO<sub>2</sub>, ozonoa, uraren kalitatea), alerta edo abisu bereziak emateko.
* Arriskuen neurketak denbora errealean egiten dira (suteak, uholdeak, ekaitzak...), laguntza-zerbitzuen erantzuna hobetzeko.
* Bideo-zaintza urbanoa gauzatzen da.