Kanada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
80. lerroa:
Historialarien arabera, egungo Kanadako lehen biztanleak orain dela 26.500 urte heldu ziren [[Yukon]] lurraldera, ur mailaren beheratzeak igarobidea libre utzirik Asiatik zetozen ehiztari taldeek [[Bering itsasartea]] igaro zutenean. [[Ontario]] hegoaldean, aldiz, orain dela 9.500 urteko aztarnak aurkitu dituzte. [[IX. mende]]an irlandarrek, [[bikingo]]ek [[Islandia]]tik bidali baitzituzten, [[San Laurendi golkoa]]n hartu zuten egoitza. 1000. urte inguruan, bikingoak [[Leif Erikson]]en agintepean [[Labrador]]ko kostaldera joan ziren, eta Vinland (“Mahasti lurraldea”) jarri zioten izena lurralde hari. Lehen talde horiek ez ziren ordea zabaldu.
 
[[Fitxategi:Canada provinces evolution.gif|thumbnail|eskuinera|Kanadako probintzien eta lurraldeen mugen eboluzioa.]]
[[1497]]an, [[Joan Caboto]] italiar marinela Kanadako kostalde atlantikora iritsi zen eta [[Ingalaterra]]rentzat hartu zuen Labrador, [[Ternua]] eta [[Ingalaterra Berri]]ko itsasaldea. [[1534]]an, [[Jacques Cartier]], [[San Laurendi ibaia]]n gora, Hochelagako indiar herrira heldu zen. [[XVI. mende]]aren bigarren erdian, [[euskal baleazale]]ek Ternuako kostaldeetan hartu zuten egoitza eta, dirudienez, baita [[Eskozia Berria]]n ere; gero frantsesek egotzi zituzten handik, XVII. mendearen lehen erdian.
 
Lehen kolonizazio saioak [[Samuel Champlain]]ek egin zituen, eta hark fundatu zuen [[Quebec]] [[1608]]an, lehen frantses kolonoak eramanda. [[1627]]an, [[Richelieu kardinala]]k Frantzia Berriko Konpainiari eman zion salerosketa monopolioa baina, kapital faltaren ondorioz, asmo hark ez zuen onik izan. [[1663]]an [[Luis XIV.a Frantziakoa|Luis XIV.ak]], [[Jean-Baptiste Colbert]]en aholkuz, [[Frantzia Berria]], Kanada alegia, erregearen agintepean ezarri zuen, eta handik aurrera kolonia moldeko administrazioa izan zuen. Indiar [[irokes]]ak menderatu zituzten; etorkinak ugaritu ziren eta kolonia 20 urtean 2.000 biztanle izatetik 10.000 izatera igaro zen. [[1684]]an beste gerra bat hasi zen irokesen kontra, larruen salerosketa zela-eta. Ingelesekin ere garai hartan hasi ziren istiluak; Hudson badiaren kostaldean bizi ziren ingelesak. [[1713]]an, Ingalaterrak, [[Utrechteko Ituna]]ren bidez, Acadia ([[Eskozia Berria]]), [[Ternua]] eta [[Hudson badia]] eskuratu zituen.
 
[[Zazpi Urteko Gerra]]n berriz ere istiluak sortu ziren Frantziaren eta Ingalaterraren artean koloniaren nagusitasuna zela-eta, eta frantsesek [[Quebec]] ([[1759]]) eta [[Montreal]] ([[1760]]) galdu zituzten. [[Parisko Ituna (1763)|Parisko Ituna]]k Frantzia Berria Ingalaterrari ematea berretsi zuen. Britainiarren agintepean, [[1774]]an, Quebeceko Akta sinatu zen, koloniako lehen konstituzio legea; konstituzio haren arabera, Kanadako biztanleak britainiar herritarrak ziren; lege penal ingelesaren mende zeuden, baina lege frantses zaharrei eutsiz. Ipar Ameriketako britainiar kolonien matxinada hasi zenean, Kanadako biztanle britainiarrek laguntza eskaini zieten, baina, frantses hizkuntzako biztanleen leialtasunari esker, koloniak erregetzari leial iraun zuen. [[Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerra]]ren ondoren ([[1775]]-[[1783]]), erregetzari leial ziren kolono asko Kanadara joan ziren eta [[Brunswick Berria]] sortu zuten. Britainiar biztanleen olde berri horren ondorioz idatzi zen 1791ko Konstituzio Agiria, lurraldea bi zatitan banatzen zuena: Kanada Garaia ([[Ontario]], hizkuntzaz ingelesa), eta Kanada Beherea ([[Quebec]], frantsesa), bakoitzak bere parlamentua zuela.
[[1744]]an Britainia Handiak Luisburgo inbaditu zuenean, [[Zazpi Urteko Gerra]]ri hasiera eman zion: [[1763|1763an,]] Frantzia Berria eta Quebec bereganatu zituzten. [[1867]]an Iparramerikako Akta Britainiarrak Kanadako Domeinua sortu zuen, Ontario, Quebec, [[Eskozia Berria]] eta [[Brunswick Berria]] barne hartuz. Geroago, [[Columbia Britainiarra|Kolunbia Britaniarra]] eta [[Eduardo Printzearen Uhartea]] ere Domeinu horretan sartu ziren. Britainiar koroaren menpeko lurraldea bihurtu zen, gobernu parlamentario federal batekin. [[1931]]tik aurrera, [[Erresuma Batua|Erresuma Batuko]] monarkak Kanadako estatuburua izaten segitzen duen arren, Britainia Handiko parlamentuak ez du inolako eskumenik Kanadako politikan.
 
[[Fitxategi:Canada provinces evolution.gif|thumbnail|eskuinera|300px|Kanadako probintzien eta lurraldeen mugen eboluzioa.]]
[[1812]]an, [[AEB|Estatu Batuetako]] osteak sartu ziren Kanadan, eta han geratu ziren [[1814]]an, [[Ganteko Ituna]]ren bidez, Ingalaterraren eta Estatu Batuen arteko bakea izenpetu zen arte. [[1817]]-[[1832]] artean, Britainia Handitik zetozen 120.000 etorkin heldu, eta biztanleen kopurua 1.400.000ra igo zen. [[1837]]-[[1838]] artean, gobernuari erantzukizun handiagoa eta metropoliarekiko askatasun gehiago eskatzen zioten matxinadak piztu ziren, eta Lord John Durhamek, Londrestik etorrita, bi koloniak batzea erabaki zuen (Batasunaren Agiria, [[1840]]). Konstituzio berri horrek askoz indar handiagoa ematen zion Kanadaren britainiar alderdiari, parlamentuan parlamentari kopuru bera ematen baitzien frantsesei eta ingelesei, nahiz eta jatorri frantsesekoak askoz gehiago izan. [[1848]]an, erreformazaleek ministerioaren erantzukizun osoa onartzea lortu zuten biltzar legegilearen aurrean. Urte horretan bertan ekonomia egonkortasun garai bat hasi zen, komunikabide berriak sortu eta, [[Krimeako Gerra]]ren ondorioz, [[gari]] esportazioak gehiagotu zirelako. Beste ekonomia krisi bat izan zen [[1860]]an eta, harekin batera, koloniako biztanleen ezinegona sortu zen. Egoerari irtenbide bat emateko Britainiar Ipar Ameriketako Agiria idatzi zen [[1867]]an, Kanadako Konfederazioa sortzen zuen konstituzio federala, eta lau probintzia elkartzen zituena: [[Brunswick Berria]], [[Eskozia Berria]], [[Ontario]] eta [[Quebec]]. Gero elkartu zitzaien Konfederazioari [[Manitoba]] ([[1867]]), [[Britainiar Columbia]] ([[1871]]) eta [[Eduardo Printzearen Uhartea]] ([[1873]]). Mendebalderako emigrazioak eta Canadian Pacific Railway-en sorrerak indiarren matxinadak eragin zituzten [[1869]], [[1884]] eta [[1885]]ean. Mendebaldeko hedapenak lurraldea zabaldu zuen [[Saskatchewan]] eta [[Alberta]] probintziekin. Elkartu zen azkena [[Ternua eta Labrador]] izan zen, [[1949]]an. [[1931]]. urtean, Westminsterko Estatutuaren bitartez, burujabetza osoa lortu zuen Kanadak.
 
[[Bigarren Mundu Gerra]]n lehen aldiz parte hartu zuen Kanadak gerra batean estatu burujabe gisa, eta Ingalaterraren bihi horniduraren ziurtatzaile izan zen gainera. [[1935]]etik aurrera, [[John Diefenbaker]]ren gobernu kontserbadorearen garaian izan ezik, liberalek izan zuten agintaritza. [[1968]]an, [[Pierre Elliot Trudeau]] aukeratu zuten lehen ministro; hizkuntza ofizialtzat onartu zituen frantsesa eta ingelesa eta konstituzioa berritzen saiatu zen, baina mendebaldeko probintzietako kontserbadoreek kontra egin zioten; horrezaz gainera, Quebeceko Liberazio Frontearen indarrezko nazionalismoari ere aurre egin behar izan zion. [[Joe Clark]]en garaipenaz kontserbadoreek hartu zuen berriz aginpidea [[1979]]an, baina Clarkek urte hartan bertan aurkeztu behar izan zuen dimisioa. [[1980]]an Trudeauk irabazi zituen hauteskundeak, baina [[1984]]an Alderdi Liberalaren buruzagitza utzi eta dimisioa eman zuen. [[John Turner]] izan zen haren ondorengo Alderdi Liberalaren eta gobernuaren buru gisa, baina urte hartako irailean Alderdi Kontserbadoreak irabazi zituen hauteskundeak. [[Brian Mulroney]] hautatu zuten lehen ministro, eta kontserbadoreek irabazi zuten berriz [[1988]]an. [[Margaret Thatcher]]ren eta [[Ronald Reagan]]en politikei jarraitu zien Mulroneyk ekonomian; aurrekontuen defizita murrizten eta inflazioa jaisten saiatu zen, enpresak liberalizatzeko neurriak hartu zituen, zergak eraberritu zituen, eta kanpoko inbertsioak erakartzeko ahaleginak egin zituen; zenbait hitzarmen sinatu zituen, besteak beste, Estatu Batuekin.
 
== Gobernua eta administrazioa ==