Utrechteko Ituna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:The Treaty of Utrecht.jpg|thumb|350px|right|Utrechteko Ituna]]
'''Utrechteko Ituna''' edo '''Utrechteko Bakea''' hitzarmen-saila izan zen, [[Espainiako Ondorengotza Gerra|Espainiako Ondorengotza edo Erregetzarako Gerrari]]ri amaiera eman zion hitzarmen-saila izan zenziona. Itunaren ondorioz, [[Espainia]]k Europan zituen lurraldeak galdu zituen: [[Menorca]], [[Gibraltar]], [[Sizilia]], [[Napoli]] eta [[Sardinia]], besteak beste. [[Filipe V.a Espainiakoa|Filipe V.a]] Espainiako eta Ameriketako kolonietako errege izatea onartu zen Utrechteko Itunean, baina [[Frantziako Erresuma|Frantziako koroan]] zuen eskubideari uko egin behar izan zion. [[Britainia Handia]] irten zen ondoen, jaso zituen lurraldeez gainera, ordu arte Espainiak zuen [[esklabotza|esklaboen]] salerosketaren monopolioa eta itsasoko merkataritzaren nagusitasuna lortu baitzuen.
 
Lurraldeei dagokienez, Frantziak galera handirik izan ez bazuen ere, Europako herrialde nagusia izateko aukera galdu zuen. [[Rastatteko Ituna|Rastatteko Bakearekin]] (1714) amaitu zen Utretchteko Ituna. Bake-hitzarmen horren ondorioz, Frantziak Ingalaterrari [[Akadia]], [[Ternua]] eta [[Hudson badia|Hudsoneko badiako]] lurralde eta itsasaldeak eman zizkion; hala, leku haietako arrantza-guneak galdu zituzten euskal arrantzaleek.
7. lerroa:
Utrechteko Ituna [[1712]]ko [[urtarrilaren 29]]an hasi zen hitzartzen [[Utrecht]] hirian. Itun hau hainbat akordiok osatu zuten, [[1713]]an hiri hartan bertan izenpetuak. Akordio sail horren ondoren itun osagarri batzuk izenpetu ziren [[Rastatteko Ituna|Rastatt]], Baden eta Anberesen, hurrenez hurren. Bakearekin hasi aurretik, Borboi etxearen bi adarrei eskatu zitzaien ez batzeko erreinu bakar batean Frantziako eta Espainiako koroak.
 
[[Fitxategi:Utrecht Treaty.png|thumb|300px|<small>[[Utrechteko Ituna|Utrecht]], [[Rastatteko Ituna|Rastatt]], [[Badengo Ituna|Baden]], [[Stockholmeko itunak|Stockholm]], [[Nystadeko bakea|Nystad]] eta [[Passarowitzeko Ituna|Passarowitzeko]] itunen arabera, eskuz aldatutako lurraldeak.</small>]]
Lehenbizi, 1713ko apirilaren 11n Frantziak hitzarmen bana izenpetu zuen [[Britainia Handiko Erresuma|Britainia Handia]], [[Zazpi Herbehere Batuen Errepublika|Herbehereak]], [[Savoia (eskualdea)|Saboia]] eta [[Prusiako Erresuma|Prusiarekin]]. [[Karlos VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Karlos VI.a]] enperadorea izan zen hitzarmen hari kontra egin zion bakarra. Ingalaterrari [[Akadia]], [[Ternua]] eta [[Hudson badia]]ko lurraldeak, eta [[Antillak|Antilletako]] [[Saint Kitts|San Kristobal uhartea]] eman zizkion. Hitz eman zuen [[Dunkerque]]ko gotorlekua desegingo zuela batetik eta, bestetik, uko egingo ziela Luis XIV.ak ilobarengandik Espainian eta Ameriketan lortu zituen merkataritza abantailei. Frantziak, ordainetan, [[Alsazia]] (Alemaniarako giltza) eskuratuko zuen, [[Estrasburgo]] barne. Saboiako dukeari [[Saboiako dukerria|dukerriari]] zegokion lurraldea itzuli behar zion eta, horrez gainera, [[Alpeak|Alpeez]] haraindiko lurraldeak, [[Barcelonnette]]ren ordainetan. Prusiari, batetik, [[Suitza]]ko Neufchâtelgo printzerria, eta, bestetik, erreinu izateko eskubidea eman zizkion (enperadoreak 1700ean emana zion), eta espainiarren mendeko [[Gelderland]] emango ziola agindu zion. [[Tournai]] eta [[Ypres]] Herbehereen esku utzi zituen.
 
16. lerroa:
Frantziaren eta Austriaren arteko gerrak aurrera jarraitu zuen, harik eta inperioaren porrotek Karlos VI.a Utrechteko erabakiak onartzera behartu zuten arte ([[Rastatteko Ituna]]; 1714). Bake haren bidez, enperadoreari itzuli zitzaizkion frantsesek Alemanian egin zituzten azken konkistak, [[Espainiar Herbehereak]], [[Milanerria]], [[Napoliko Erresuma|Napoli]], [[Sardiniako Erresuma|Sardinia]] eta [[Toskanako Presondegiak]].
 
[[Fitxategi:Sitio-barcelona-11-septiembre-1714.jpg|thumb|300px|ezkerrera|<small>[[1714]]ko irailaren 11n borboitar tropek [[Bartzelona]] hartu zuten.</small>]]
[[Katalunia]]ko auzia ere aipatu zuten Utrechten. Enperadorea saiatu zen lehenbizi Aragoiko erreinua eskuratzen, baina gainerako herrialdeek kontra egin zioten eta, azkenean, katalanak abandonaturik utzi zituen, nahiz eta haiek artean borrokan jarraitzen zuten.
 
22. lerroa:
 
Utrechteko sistemaren osagarri izan ziren [[Passarowitzeko Ituna]] Ekialdeko Europan eta [[Stockholmeko itunak|Stockholm]]-[[Nystadeko bakea|Nystadekoak]] iparraldean. [[Otomandar Inperioa]] eta [[Suedia]] izan ziren galtzaileak eta haien hondarrekin irabazleak nolabaiteko oreka egiten saiatu ziren.
 
== Ikus, gainera ==
{{commonskat}}
 
* [[Espainiako Ondorengotza Gerra]]
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
{{commonskat}}
[[Kategoria:Gibraltarreko historia]]
[[Kategoria:1713]]