Aljerko Gudua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
159. lerroa:
=== Infiltrazioak FLNren sarean ===
1957ko udara bihurgune izango da Aljerko guduan. Ekainaren 4an, faroletan ezkutatutako lau lehergailuk eztanda egin zuten 18:30a inguruan, bulegotik irteteko orduan, Aljerko autobus geltokitik gertu, eta ondorioz, 10 hildako (3 haur) eta 92 zauritu (33 anputatu) eragin zituen. Ekainaren 9an bonba berri batek egin zuen eztanda Aljerren, Erlaitzetako kasinoan, gazteentzako dantzaleko ezaguna, batez ere Bab-el-Ouedeko judutarrentzat, baina baita ere garai horretan atxiloketa gunea zena.<ref>{{Ref-Robin-Escadrons}}, 102. or</ref>. Lehergailuak, orkestraren oholtzaren azpian jarria, zortzi pertsona hil eta ehun inguru zauritu zituen.<ref>Anne-Marie Duranton-Crabol, ''L'OAS, la peur et la violence'', André Versaille argitaratzeilea (2012), 23. or.</ref>.
 
Gobernuak paraxutistak deitu zituen eta Massuri botere osoa eman zion berriro. Oraingoan, bazegoen berrikuntza bat: « [[Bleuite]] (infiltrazioa eta intoxikazio kanpaina)» eta haren ''[[bleus de chauffe]]''ak: FLNko militante ohi damutuak, Léger kapitainaren Informazio eta ustiapen taldearentzat lanean zihardutenak (GRE) Aljerko Kasbahan. Ez zuten informazioa pasa soilik baizik eta sarean bertan infiltratu ziren. Abuztuaren bukaerarako, 14 lehergailu aurkitu zituzten eta Aljerko barruti autonomoko estatu nagusikoa kideak, hilak, kartzelan edo damutuak ziren, biren salbuespenarekin: Yacef Saadi buruzagia, eta haren laguntzailea, Ali la Pointe.
 
 
 
 
 
<gallery widths="300px" heights="200px">
Fitxategi:Casbah-cache-Ali-lapointe.jpg|Aljerko Kashbah, 2011ko abenduan, leherketa eta 54 urte geroago, Ali la PointekoPointen ezkutalekuaren hondakinak.
</gallery>