Kanada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
81. lerroa:
 
[[Fitxategi:Canada provinces evolution.gif|thumbnail|eskuinera|Kanadako probintzien eta lurraldeen mugen eboluzioa.]]
[[1497]]an, [[GiovaniJoan Caboto]] italiar marinela Kanadako kostalde atlantikora iritsi zen eta [[Ingalaterra]]rentzat hartu zuen Labrador, [[Ternua]] eta [[Ingalaterra Berri]]ko itsasaldea. [[1534]]an, [[Jacques Cartier]], [[San Laurendi ibaia]]n gora, Hochelagako indiar herrira heldu zen. [[XVI. mende]]aren bigarren erdian, [[euskal baleazale]]ek Ternuako kostaldeetan hartu zuten egoitza eta, dirudienez, baita [[Eskozia Berria]]n ere; gero frantsesek egotzi zituzten handik, XVII. mendearen lehen erdian.
 
Lehen kolonizazio saioak [[Samuel Champlain]]ek egin zituen, eta hark fundatu zuen [[Quebec]] [[1608]]an, lehen frantses kolonoak eramanda. [[1627]]an, [[Richelieu kardinala]]k Frantzia Berriko Konpainiari eman zion salerosketa monopolioa baina, kapital faltaren ondorioz, asmo hark ez zuen onik izan. [[1663]]an [[Luis XIV.a Frantziakoa|Luis XIV.ak]], [[Jean-Baptiste Colbert]]en aholkuz, [[Frantzia Berria]], Kanada alegia, erregearen agintepean ezarri zuen, eta handik aurrera kolonia moldeko administrazioa izan zuen. Indiar [[irokes]]ak menderatu zituzten; etorkinak ugaritu ziren eta kolonia 20 urtean 2.000 biztanle izatetik 10.000 izatera igaro zen. [[1684]]an beste gerra bat hasi zen irokesen kontra, larruen salerosketa zela-eta. Ingelesekin ere garai hartan hasi ziren istiluak; Hudson badiaren kostaldean bizi ziren ingelesak.