Nafarroako konpainia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
12. lerroa:
[[1378]]ko [[udaberri]]an edo [[uda]]n, konpainia [[Morea]]ra joan zen Gaucher La Bastidekoak deituta.<ref>{{erreferentzia|izena= J. |abizena= Fine |izenburua= The Late Medieval Balkans|orrialdea= 401-402|hizkuntza=en}}</ref> Hau [[Maltako Ordena|Ostatu-Zaldunen]] priorea [[Tolosa Okzitania|Tolosan]], [[Akaiako Printzerria]]ren komandantea eta, ziur asko, [[Nerio I.a Acciaioli]] merkatari [[Florentzia|florentziarraren]] mandataria zen. Gaucherrek Mahiot eta konpainian geratzen ziren gizonak zortzi hilabeterako alokatu zituen, justu [[Juan Fernández de Heredia]] Maestre Handia gatibu zela. Bitartean, [[Joanes Urtubiakoa]] 100 soldaduekin batera [[Korinto]]n zegoen.
 
Ostatu-Zaldunen zerbitzupean egon eta gero, Jaume Bauxekoak, [[Akaia]]ko errege-nahia, konpainia alokatu zuen. Mahiot eta Nafarroako konpainiak Morea gobernatu zuten [[Jakue Bauxkoa]]ren babesari esker. [[1379]]an, Urtubiak [[Beozia]] inbaditu eta orduan [[Kataluniako Konpainia Handia]]ren eskuetan zegoen [[Tebas (Grezia)|Tebas]] arpilatu zuen [[Simon Atumano]] hiriko artzapezpikuaren laguntzarekin.<ref>{{erreferentzia|abizena= Setton |izena= Kenneth M. |izenburua= Catalan Domination of Athens 1311&ndash;1380|lekua=Londres|argitaletxea= Variorum |urtea= 1975|orrialdea=143-144|hizkuntza=en}}</ref> Gauzak horrela, Nafarroako konpainiak bere izaera aldatu zuen. Urtubiaren agindupean egondako zenbait gizon berriro Mahioten agindupean izatera pasa ziren. Konpainia bere burua berrantolatu zuen Akaian hiru kapitainen agindupean erregeordetza sortuz: Mahiot, Petri San Superano eta Berard Varvassakoa. Hurrengo urte bitan zehar, konpainiak Akaia gobernatu zuen Ostatu-Zaldunen zerbitzupean.
 
Jakue Bauxkoak [[Konstantinoplako Inperio Latindarra]]ren tronua lortu zuenean, nafar buruek titulu inperialak lortu zituzten Akaian emandako laguntzari esker.<ref>{{erreferentzia|abizena=Rodd|izena=Renell|izenburua=The Princes of Achaia and the Chronicles of Morea: A Study of Greece in the Middle Ages|liburukia= 2|argitaletxea=Arnold|urtea=1907|hizkuntza=en}}</ref> [[1383]]an Jakue hil zenean, Nafarroako konpainia [[Grezia]] frankoarren botereduna zen eta printze berria baztertu eta estatu berrantolatzeko erantzukizuna zuen. Konpainiak Jakue Bauxkoaren ondorengoak froga gabe aintzat hartzea errefusatzen zuen bitartean, Akaian boterea mantendu zuen eta [[Veneziako Errepublika]]rekin ituna ere sinatu zuen, [[1387]]ko [[uztailaren 26]]an sinatuta. [[1386]]an, Petri San Superano Mahiot ondozkatu zuen Konpainia buru.