Aljerko Gudua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
155. lerroa:
{{esaera2|[...] garai hartan, tortura masiboki erabilia izan zen Aljerren eta ez informazioa lortzeko helburuarekin soilik, maiz esan izan den bezala, baizik populazioa ikaratzeko. [...] dagoeneko guztiak ukitzen zituen, arraza eta sexu bereizketarik gabe. Bestela esanda, europarrak ere torturatu zituen frantses armadak. Eta torturaren praktikak hilabete horietan hartu zuen hedapena denongatik aski ezaguna izan zen berrikuntza gertatu zen. Komunistak, progresistak, eta gizarte etxeetako kideak atxilotuak izan ziren, isilpean atxilotuak, Aljerren torturatuak 1957 urtearen lehen hilabeteetan, RCParen eskuetan, baina baita beste batzuen eskuetan ere. Bazirudien erregimentu bat europarretan soilik espezializatu zela: REP, villa Susinin oinarri zuten legionarioak [...]. Sexuen arteko bereizketarik ez zen egiten: emakumezkoak ere atxilotuak eta torturatuak izaten ziren, eta hori ere, berrikuntza gertatu zen.<ref name=Branche_Thenault>{{fr}} [[Raphaëlle Branche]] eta [[Sylvie Thénault]], « Justice et torture à Alger en 1957 : apports et limites d’un document » in [http://media.eduscol.education.fr/file/Formation_continue_enseignants/48/9/algerie_acte_111489.pdf Apprendre et enseigner la guerre d'Algérie et le Maghreb contemporain : Actes de la DESCO Université d'été octobre 2001], 44-57.or. (pdf)</ref>.}}
 
Aljeriako gerraren hasieratik protestak egon ziren metropolian itaunketa zenbait metodoren aurka, baina oihartzunik ez zuten izan 1957ko urtarrila arte. Urtarrilaren amaieran, parlamentariz osatutako batzorde batek ikerketak hasi zituen [[Oran]]go zerbitzu baten inguruan jatorri aljeriarreko edo europarreko atxilotuen kexen ondorioz. Batzorde honek gertakari kezkagarriak baieztatu zituen baina ez torturaren erabilpena, izan ere, «salbuespeneko legeak erabat justifikatzen baitira Aljerian eta ezingo genituzke zalantza jarri DST ikertzaileei irekitako prozeduraren bitartez»<ref>Albert Paul Lentin, ''L'Hexagone face aux aveux'', La France contemporaine, VIII. bil., Librairie J.Tallendier (1988), 322-327 or.</ref> ''[[Témoignage chrétien]]'' egunkariak eztabaida bat ireki zuen 1957ko otsailean, eta ''France-Observateur'' eta ''[[L'Express]]'' aldizkariek segida eman zioten ere eztabaidari. Hainbat pertsonalitatek euren burua kokatuko dute. Martxoaren 25ean, [[René Capitant]]ek Parisko Unibertsitatean ematen zituen zuzenbide ikastaroak bertan behera utzi zituen Ali Boumendjel ikasle ohiaren heriotz susmagarriaren ondotik, izatez, bere buruaz beste egin zuela esan baitzuten. [[Jacques Pâris de Bollardière]] jeneralak bere desadostasuna agertzeko haren zereginetatik baztertua izateko eskaera egin zuen 1957ko martxoaren 28an.
 
=== Infiltrazioak FLNren sarean ===