Hipatia Alexandriakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
20. lerroa:
 
== Hipatiaren heriotza ==
mu triste
[[412]]an, Alexandriako Zirilo apezpikua patriarka izendatu zuten, Alexandria, Konstantinopla eta [[Jerusalem]]en Erromako Aita Santuaren adinako maila zuen kargua. Zirilok, gerora santu izendatuko zutena, paganismoaren aurka gogor egin zuen katoliko porrokatua zen. Frogarik ez dagoen arre, historialariek Zirilo izan zela uste dute Hipatiaren heriotzaren erantzule nagusia.
 
Zirilok, bere senean emakume hau miresten zuen arren, ez zuen ametitu emakume bat zientzian jardutea, gainera gehiengoarentzat hain arraroa zen zientzia batean, eta horregatik bere aurkako gorroto eta fanatismo giro bat eragin zuen, sorgina eta jentila deituz. [[415]] urteko martxoan, Nikioko Jon izeneko VII. mendeko apezpiku baten idazkien arabera, Hipatia fraide fanatiko batzuk erail zuten. Jipoitu, biluztu eta hiri osoan zehar arrastaka eraman zuten tenplu batera, han azala eta gorputza ebaki zizkioten maskor zorroztuekin hil zen arte; gero gorputza zatikatu eta Zinaron izeneko leku batean erre zuten, horrela, beraien ustez, heresiarekin amaituz.
 
Hilketa honen ikerketa martxan jarri zen arren, "lekuko faltak" eta Ziriloren trabek bertan behera bota arazi zuten. Hipatiaren heriotzarekin [[Platon]]en pentsamenduaren amaiera etorri zen, ez Alexandrian bakarrik, baizik eta Inperio osoan. Zientziekiko interesak gainbehera egin zuen eta Historia aro ilun batean sartu zen. Bizantzion mantendu ahal izan zuen eta denbora batera mundu musulmanean pizkunde bat izan zuen.
 
== Ekarpenak ==
{{zuzendu}}
 
joderosssssssssssssss
Sudak esaten duen bezala, Hipatia hiru lanen egilea da: Alexandriako [[Diofanto Alexandriakoa|Diofantoren]] “Aritmetika”-ren inguruan egindako iruzkin bat, Pergako Apolonioren sekzio ezagutuen inguruan egindako iruzkin bat eta “Kanon Astronomikoa” delakoarena.
 
Alejandriako Diofantoren “Aritmetika”-ren inguruan egindako iruzkinean erakusten zuen Aritmetika kalkulu hutsa baino harago doala. Socrates Eskolastikoren ustez, horrek bere lana gordetzen lagundu zuen. Hipatiaren iruzkinak problema eta arazo berriak barne hartzen zituen; hauek eskuizkribu diofantikoetara gehituz joan ziren. Beste ekarpen bat problemaren orokortasuna eta indeterminazioa balore numeriko ezezagunetatik ordezkatzea izan zen. P. Tannery historialariak aditzera ematen du ezagututako eta dauden eskuizkribu oro iturri berdin batetik eratortzen direla, eta iturri hori Hipatiaren iruzkinak dira. Hipatiaren kopia eta iruzkina Diofantoren “Aritmetika”-n kontserbatutako zaharrenetakoak direla pentsatzen du (iruzkin hau lehenengo sei liburuei erreferentzia egiten die). Ereduzko liburu bat iraindu zuela uste du, Miguel Psellus izeneko XI. mendeko filosofo Bizantziarraren eskutik kopiatutakoa, eta Konstantinoplaren erorketa eta gero galdutakoa. Uste du beste kopia bat egin zela VII. eta XIII. mendeen bitartean, hau ere galdu egin zela baina galdu baino lehen XIII. mendean kopiatua izan zela. Bere etengabeko kopiatzeak zirela eta guregana heldu zen XVI. mendean, Parisimus 2379- an dagoela.
 
Apolonioren “Konikak” lanean geometriari buruzko tratatu bat ere idatzi zuen. Hipatiaren testua Apolonioren sekzio konikoen bertsio baldar bat da. Bere heriotzarekin sekzio konikoak ahaztu egin ziren XVII. mendera arte.
 
Bere aita Teon “Comentarios” izeneko lanaren idazle emankorra izan zen. Bere lan matematiko ugari oraindik bizi dira: Euklidesen “La revisión de los elementos” eta “La revisión de el Data y La Óptica”. “La Revisión de los Elementos” lanaren edizioa, liburuaren beste edizioen oinarria izan da eta are gehiago, erreferentzi bertsioa izan da XIX. mende bukaerara arte. Hipatia bere aitarekin berrikuste eta hobekuntza horretan parte hartzea baliteke, bere aitak Hipatia aipatzen baitu bere dizipulu eta erkide gisa. Gainera, elkarrekin Euklidesen matematikaren lanaren inguruko itunpen bat idatzi zuten.
 
Teonen beste obra bat Almagesto de Tolomoren hamahiru liburuen gainean egindako iruzkinak dira. Teonen iruzkina Almagestoren inguruan hainbat edizioetan inprimatua izan da. Teonek Hipatiari erreferentzia egiten dio aipatuz bera izan zela berrikusten edizio bat egin zuena: paravagoostheísees. Ondokoa dio: “Comentario de Teón de Alejandría al tercer libro del Sistema Matemático de Tolomeo. Edición controlada por la filósofa Hipatia, mi hija”. Teonen hitzak interpretazio desberdinak jaso ditzake, batetik bakarrik begiratu zuela III. liburua, eta bestetik, aitak iruzkina egiten zuen bitartean bere alabak liburuaren edizio zuzendua egin zuela.
 
Badirudi Hipatiak heliozentrismoaren tesiaren defendatzaile sutsua izan zela, geozentrikoaren aurka eginez. III. liburuaren iruzkinen garrantzia oinarritzen dira, Teon Almagestoa iruzkintzerakoan, Hipatia konturatu zela Tolomeoren obra ondorio matematiko anitzak ematen zituela. Bere aita, berriz, ez zen horretaz konturatu. Hipatiak kalkulatu zituen zeruko gertakarien balore matematikoak Tolomeoren eskutik deskribatutakoak. Honen emaitza astroen mugimenduari buruzko taulak edota “Kanon Astronomikoa” izan ziren. “El Canón Astronómico”, Hipatiak egindako taulak astroen mugimenduen ikerketarako, agian lan horren parte izan zitezke edota jatorrizko lan independente baten emaitza izan.
 
Sinesio de Cirenerekin mantendutako posta-trukeari esker, bere ekarpen zientifikoen berri dugu, esate baterako, aparatu batzuen asmakuntza. Sinesiok Peoniori, zientzia gustuko zuen militar bati, bidalitako 160. gutunean zilarrezko astrolabio bat bidaltzen diola dio. Badirudi astrolabioren teoria eta bere eraiketaren xehetasunak Tolomeotik pasatu zirela, Teonetik Hipatiara eta Hipatiatik Sinesiora.
15. gutunean Sinesiok Hipatiari hidroskopio bat eskatzen dio. Sinesioak bere eskaera justifikatzen du bere osasun txarra dela eta. Gero, likidoen arintasuna pisatzeko eta neurtzeko asmoa zuela aitortu zuen. Autore batzuk uste dute ur erloju bat zela, beste batzuk, Fermatek esate baterako, hidrometro bat dela uste du. Autore batzuk beste tresneria batzuk Hipatiari egokitu zioten, adibidez planisferio bat edota ura destilatzeko aparatu bat.
 
== Gehiago jakiteko... ==
 
te miras la peli crack
Hipatiak, Greziar garaiko arbaso gehiengoak bezala, sekzio konikoengandik erakarpen handia zuen. Sekzio konikoak kono bat ebakitzean sortzen diren kurbak dira. Hau esanda, ikus dezagun ariketa interesgarri hau.
 
Nola irudikatuko zenuke elipse bat soka bat eta bi txintxeta erabiliz?
 
Lehendabizi, orri bat mahai batean zein gainazal leun batean jartzen dugu eta 2 txintxeten bitartez lotzen dugu gainazalera. A eta B txintxetak 10 bat zentimetrotara banatuko ditugu. Gero, soka fin batez edo hari batez (14-15 zentimetroko luzerakoa) A txintxeta eta B txintxeta lotzen ditugu.
 
Azkenik, arkatz baten laguntzaz soka tente jarri. Arkatza mugitzean, irtengo den irudia elipse bat izango da.
 
== Kanpo loturak ==