Gurutzadak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
85.84.111.192 (eztabaida) wikilariaren 6005140 berrikuspena desegin da (zuzenketa okerra)
No edit summary
18. lerroa:
Basilioren heriotzaren ondoren, enperadore ezgaiagoak eseri ziren bizantziar tronuan, [[erdialdeko Asia]]tik arrisku berri bat agertzearekin batera. [[Turkiar]] herriak ziren, [[Islam]]era bihurtutako tribu nomadak. Tribu hauetako batek, [[Seljuktar Inperioa|seljuktarrak]] ([[Seljuk]] buruzagi mitikoagatik horrela deituak), Konstantinopla ''fedegabearen'' aurka jo zuen. [[1071]]eko [[Manzikerteko Gudua]]n, turkiarrek armada inperialaren zati nagusia suntsitu zuten eta enperadorekideetako bat bahitu. Hondamen horren ondoren, bizantziarrek eman behar izan zizkieten seljuktarrei gaur egungo [[Turkia]]ko lur eremuak. Horrezaz gainera, turkiarrek hegoalderantz ere aurrera egin zuten; Siria eta Palestinako hiriak, bat bestearen atzetik, haien esku gelditu ziren, eta [[1070]]ean [[Jerusalem]] hiri santua konkistatu zuten<ref name="brit">{{erreferentzia|izena = Ernest | abizena = Barker|url = https://en.wikisource.org/wiki/1911_Encyclop%C3%A6dia_Britannica/Crusades | izenburua = Crusades |bilduma= 1911 Encyclopædia Britannica, Volume 7 |argitaletxea = en.wikisource.org | sartze-data = 2016-06-19}}</ref>.
 
Gertaera hauek kolpe latza izan ziren, bai mendebaldeko, bai ekialdeko Europarentzat. Turkiarrek mundu kristaua irentsiko zuteneko izua hedatu zen, eta Jerusalemera zihoazen erromesei turkiar agintariek egindako torturen zurrumurruak zabaltzen hasi ziren. [[1081]]ean, [[Alexio I.a Komneno]] jeneral iaoak hartu zuen Bizantzioko koroa, eta seljuktarrei aurre egitea erabaki zuen<ref name="brit"></ref>. Baina laster konturatu zen ezin zuela lan hau bakarrik egin, eta loturak sendotzen hasi zen mendebaldearekin ([[1054]]tik moztua zen kristautasunaren ekialdeko eta mendebaldeko adarren arteko harremana). Alexiok mendebaldeko [[mertzenario]]z osatutako gudaroste bat nahi zuen, armada inperialarekin batera turkiarrak erdialdeko Asiara itzularazi zitzakeena. [[Urbano II.a]] aita santuari mezulariak bidali zizkion, armada erreklutatzen lagun ziezaion. [[1095]]eko martxoan, Urbanok [[Piacenzako Kontzilioa]] deitu zuen enperadorearen proposamena aztertzeko, baina bertaratuen arteko eeeei brooarteko liskarrengatik, Konstantinoplaren eskaera bazterturik geratu zen. Alexiok itxaron beharko zuen.
 
== Lehenengo Gurutzada (1095-1099) ==