«Ekialdeko Afrika Alemana»: berrikuspenen arteko aldeak

tNo edit summary
Koloniaren historia [[Karl Peters]] abenturariarekin hasi zen. Petersek "Deutsch-Ostafrikanische Gesellschaft" konpainia, hau da, euskaraz "Ekialdeko Afrikaren Konpainia Alemaniarra", sortu zuen. Halaber, bertako buruzagiekin itun batzuk sinatu zituen, bereziki [[Zanzibar]] parean dagoen kostaldean. [[1885]]ko [[martxoaren 3]]an Alemaniako Gobernuak konpainiari inperioko baimena eman zion lurraldean [[protektoratu]] bat sortzeko asmoz. Petersek orduan zenbait espezialista kontratatu zuen lurraldea aztertzeko, [[Rufuji ibaia]]raino hegoaldetik ea [[Witu]]raino iparraldetik.<ref>http://www.puzzledelahistoria.com/?cat=3439</ref>
 
[[Zanzibarko Sultanerria|Zanzibarko Sultanak]] berria ezagutu zuenean bere protesta adierazi zuen zeren eta haren ustez kontinenteko lurralde hori berarena baitzen. Orduan, Alemaniako [[kantzeler]]rak, [[Otto von Bismarck]], bost gerra-itsasontzi bidali zituen ingurura eta [[abuztuaren 7]]an Sultanaren jauregia erasotu zuten. Egoera ikusita, britaniarrek eta alemaniarrek lurraldea haien artean banatu zuten. Sultanak, britaniarren laguntza gabe, ituna onartu behar izan zuen.
 
Alemaniarrek [[Bagamoyo]]n, [[Dar es Salaam]]en eta [[Kilwa]] ezarri ziren. [[1888]]an Abushiriko matxinada sortu zen baina, britaniarren laguntzaz, berehala menperatu zuten, 1889an. 1890an, Londres eta Berlin bi inperioen arteko mugak zonaldean adostu zituzten; orduan, 1910 arte iraunduko ziren Ekialdeko Afrika Alemaniarraren mugak ezarri ziren.
60.364

edits