Luis XVI.a Borboikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
17. lerroa:
| sinadura = Signature of Louis XVI on 20 January 1793.jpg
}}
[[Fitxategi:LouisXVI-France1.jpg|thumb|left|200px|Luis XVI.a 1786an.]]
'''Luis XVI.a''', frantsesez ''Louis XVI'' ([[1754]]ko [[abuztuaren 23]]a – [[1793]]ko [[urtarrilaren 21]]a) [[Frantzia]]ko eta [[Nafarroa]]ko [[Frantziako errege-erreginen zerrenda|erregea]] [[1774]]tik [[1791]] arte, eta Frantsesen erregea [[1791]]tik [[1792]] arte, izan zen. 1792ko [[abuztuaren 10]]ean atxilotuta, [[Frantziako Iraultza]]ko Konbentzio Nazionalak epaitu zuen. Traizioarengatik kondenatuta, [[1793]]ko [[urtarrilaren 21]]ean [[gillotina]]tu zuten. Bere heriotzarekin [[monarkia absolutu]]a amaitu zen Frantzian eta, haren ordez, [[Errepublika]] ezarri zuten. [[Monarkia]] [[1815]]ean itzultzekoa zen, [[Frantziako Lehen Inperioa|Napoleondar Inperioaren]] ondoren.
 
== Bizitza ==
[[Fitxategi:LouisXVI-France1.jpg|thumb|left|200px|Luis XVI.a 1786an.]]
[[Luis XV.a Frantziakoa|Luis XV.aren]] biloba eta ondorengoa izan zen; Maria Josefa Saxoniakoa izan zuen ama. Vauguyongo dukeak hezi zuen eta 1770ean [[Marie Antoinette]] [[Austria]]koarekin ezkondu zen. Ministroek erreforma batzuk hasi zituzten, baina [[aristokrazia|aristokratek]] eragotzi egin zituzten parlamentuan. 1783an [[Versaillesko jauregia|Versaillesen]] [[Ipar Amerika]]ko independentzia berresten zuen hitzarmena sinatu zen, eta Frantziako koroak neurri batean zabaldu ahal izan zuen bere itzala nazioartera. Barne politikan, ordea, okerrera jo zuen egoerak: [[noblezia|nobleak]] erregearen [[monarkia absolutu|absolutismoaren]] aurka matxinatu ziren eta ekonomia eta gizarte egoera ezin txarragoak Estatu Orokorretara deitzera behartu zuen erregea.