«Luis XVI.a Borboikoa»: berrikuspenen arteko aldeak

t
1789ko uztailaren 9an Frantziako nazio biltzar konstituziogilea osatu zen, Estatu Orokorretara bilduriko hirugarren estatuaren presioaz, eta uztailaren 14an Parisko herriak neurri hori indartu zuen ([[La Bastille]]ren hartzea). Marie Antoinetten eta anaien eraginpean zegoela betiere, Luis XVI.ak ez zien errege pribilegioei uko egin nahi izan eta ez zuen, eskatu zitzaion bezala, [[Gizonaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena|Giza Eskubideen Aldeko Aldarrikapena]] onartu. Erregearen aurkako matxinada handiak izan ziren Parisen 1789ko urriaren 5ean eta 6an eta, azkenean, gogoz kontra onartu behar izan zituen erregeak konstituzio monarkiaren oinarriak. 1791ko ekainean Luis XVI.a ihes egiten saiatu zen; hala ere urte bereko irailean konstituzioa errespetatuko zuela zin egin zuen, ''Frantsesen errege'' bihurtu zenean. 1792ko apirilean Austriaren aurkako gerra hasi zuen, kanpoaldeko gerrak bere egoera zuzenduko zuelakoan, baina [[girondar|girondinoak]] gobernutik kanpo utzi izanak (1792ko ekaina) eta Brunswick jeneral [[prusia]]rrak Parisko iraultzaile guztiak larrutuko zituela esanez eman zuen agiriak (1792ko uztaila) guztiz indartu zituzten errepublikaren aldeko asmoak.
 
1792ko abuztuaren 10ean Luis XVI.a eta errege familia preso hartu zituzten. 1972ko1792ko abenduaren 3an zabaldu zen Luis XVI.aren aurkako auzia eta, girondinoek jarrera moderatua izan zuten arren, hiltzera kondenatu zuten nazioaren askatasunaren eta estatuko segurtasunaren aurka jokatzeagatik. 1793ko urtarrilaren 21ean hil zuten Parisko ''Place de la Révolution'' plazan (''Place de la Concorde'' gaur egun).
 
== Robespierren hitzaldia erregearen aurka ==
Anonymous user