Australopithecus: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia {{TaxoiDatubaseak}}
17. lerroa:
Antropologoen ustez australopitekoak [[hominidae|hominido]] zaharrenak dira, genero honen espezie batetik ''[[Homo]]'' generoa sortu baitzen Afrikan, duela 2 milioi urte inguru. ''Homo'' generoaren aitzindariak dira, baina ezin dira oraindik ''Homo'' generotzat hartu.
 
== Morfologia ==
[[Fitxategi:Zientzia Astea - Giza eboluzioa.webm|thumbnail|left|300px|Giza eboluzioan izandako espezie ezberdin batzuen buruhezurrei buruzko azalpena ematen duen bideoa.]]
Garaiera txikikoak eta txaparrak ziren (1,20-1,40 metroko altuera). Haien [[burezur|buruhezurra]] gizakiarena baino askoz txikiagoa zen (450-600  cm³, gizakiarena 1450  cm³koa izanik), baina [[txinpantze]]arena baino handiagoa (300-500  cm³). Beren altuerarako australopitekoek txinpantzeek baino garezur-edukiera askoz handiagoa zuten, gainera. Giza-ezaugarri batzuk zituzten: buru-hezurraren alde frontalaren garapena, gizakiarekin nolabaiteko antza duten hortz-haginak, [[pongido]]en baino alde supra-orbitario txikiagoa, [[pelbis]]a zabala (bipedismoa eta zutik ibiltzea errazten duena)... Era berean, pongidoen ezaugarri batzuk gordetzen zituzten: kokotsa iheskorra, garezur-edukiera txikia, muturraren gisa aurrera zihoan aurpegia, masailezur sendo eta indartsua...
 
 
== Bizimodua ==