Claddagh eraztuna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎top: clean up using AWB
Added more information
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
2. lerroa:
 
'''Claddagh eraztunaren''' ([[irlandako gaelera|irlanderaz]] "Fáinne Chladaigh" eta [[ingeles]]ez "Claddagh Ring") jatorria duela 300 urte inguru [[Irlanda]]ko mendebaldeko [[Galway]] hiriaren kanpoaldeko [[Claddagh]] arrantzale herrian kokatzen da (gaur egun hiri hartako auzo bilakatua), bertan [[XVII. mendea]]n lehenbiziko aldiz diseinatua eta ekoiztua izan zelarik.<ref>[http://sobreirlanda.com/2008/11/20/el-anillo-de-claddagh-romanticismo-irlandes/ Claddagh eraztuna, irlandar erromantizismoa. 2010ko urriaren 20a. Laura Benitez.] {{es}}</ref> Senargaiak emaztegaiari edota alderantziz oparitu ohi da, baita [[maitasun]]a adierazteko edota [[ezkontza]] eraztun gisa ere.
Claddagh eraztunak hiru elementu ditu: bi esku, bihotz bat eta koro bat. Bi eskuek laguntasuna adierazten dute eta bihotzak, ordea, maitasuna. Azkenik, koroak leialtasuna sinbolizatzen du.
Eraztunaren burua kanpora begira edo barrura begira egoteak esanahi desberdina du. Kanpora begira ipintzeak jabea ezkongabea dela adierazten du, eta esku-azpira begira, aldiz, ezkonduta dagoela.
 
==Erreferentziak==