«Wikipedia:Bozketak/Bi burokrata inaktiboei zeregin hori kentzea eta beste bi izendatzea»: berrikuspenen arteko aldeak

 
::::Irudipen bat badago zabalduta EU Wikipedia utzi duzula, behin baino gehiagotan adierazi izan duzu hori. Hala izango ez balitz, ekarpenak egiten ikusiko zintugun, edo tarteka bozketetan, baina sentsazioa hor ez egotearena da. Zilegi da burokrata gehiagoren premia planteatzea, funtzionaltasun kontu bat baita. Lankideon arteko '''komunikazioa garrantzitsua da''' eta, nire iritziz, zure oraingo eta ondorengo partaidetzaz zerbait argitzen baduzu gaizki-ulertuak saihesteko, denok eskertuko dizugu, aktibo nahi duzun edo ez, aktibo zabiltzan edo ez, denok noranzko berean arraun egiteko dugula jakiteko. Ondo segi -[[Lankide:Iñaki LL|Iñaki LL]] ([[Lankide eztabaida:Iñaki LL|eztabaida]]) 15:48, 6 urtarrila 2018 (UTC)
 
:: Esango nuke Espainiako Auzitegi Nazionaleko marka guztiak hausten ari direla euskal wikipediaren proiektu honetan. Wikilari bati buruzko ''irudipena'' dago, eta bozketa bat irekitzen da. Oso ondo. [https://en.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Inactive_administrators Begiratu ezazue zein diren ingelesezko wikipedian] ([[Lankide:Iñaki LL|Iñaki LL]], zuk ondo ezagutzen duzu) horrelako prozesu bat irekitzeko irizpideak: ''objektiboak'' dira, ez arbitrarioak, ez subjektiboak, ez bozketa bidez erabakitzen direnak (portzierto, a ze demokrazia klase hemengoa, erabakiak lau katuren artean hartzen direnean): urtebeteko epea ediziorik gabe, KOMUNIKAZIOA dago, bi aldiz jakinarazten baitzaio inplikatuari. Enfin. Denok ezagutzen gara hemen: nik badakit zertaz dijoan hau, eta zuek ere badaukazue nire jardunaren berri. Eta azalpenik eman beharrik ez daukat: nik badakit, zuek bezainbeste, zeren haritik datorren hau guztia. Ondo gordeta dudan trumoien kaxa bat ireki nezake, baina ez da nire estiloa. n-garren aldiz erakutsi dit bizitzak, tamalez, zein den hemen denon leloa: ni ni naiz eta neure kartera. Bost axola niri admin eskumena, baina gauzak egiteko modua itsusia izan da guztiz. Admin eta bureaucrat moduan dimititzera noa txokoan, duintasun pixka bat oraindik geratzen zait eta. --[[Lankide:Joxemai|Joxemai]]; <small>[[Lankide eztabaida:Joxemai|(erantzunak)]]</small> 16:43, 6 urtarrila 2018 (UTC)
 
 
48.195

edits